Jada irakur eta entzun ditzakezu Sherlock Tópez detektibearen kasuak Ta-tumen

25-03-2022

Pozez iragartzen dugu bilduma berri bat gehitu dugula Ta-tum liburutegiaren funtsera. Orain irakurle txikiak benetako detektibe bihur daitezke, onenaren eskutik: Sherlock Tópez sator ikerlari famatua!

Sei istorio labur eta dibertigarri hauetan, detektibe erneak kasu misteriotsuak argitu beharko ditu animalien bizikidetza baketsua mantentzeko. Sherlock Tópezekin batera, lehen irakurleak basoan barrena ibiliko dira bertako biztanleen sekretu harrigarriak ezagutzen dituzten bitartean. Sugeak nola azalberritzen diren ikasiko dute, sugandilak buztana galtzeko duen trebetasuna, kukuaren malezia arrautzak besteen habietan jartzeko edo zapaburuen eraldaketa sinestezina.

Irakurketa hauek gomendagarriak dira hiru urtetik aurrerako umeentzat, hizkera ulerterrazean baitaude idatzita, letra lotuarekin, eta piktograma koloretsuak eta zainduak dituzte. Liburu horietan, Ta-tum liburutegian topatuko dituzun beste batzuetan ez bezala, ezin da tipografia aldatu.

Partekatu irakurgaia ahots ozenez ikasgelan. Proposatu gurasoei etxean gauza bera egiteko, edo animatu zure ikasleak bakarrik irakur dezaten, hala, haien autonomia indartzeko. Bilduma ezin hobea da lehen pausoak emateko eta irakurzaletasuna garatzeko.

Gainera, sei abenturak entzun ditzakezue, orrialde bakoitzak bere lokuzioa baitu.

 

Sator detektibe txikiak eskutitz bat jaso du. Basoko hartza bahitu egin dutela dio eskutitzak. Nola liteke? Badirudi urtxintxa ilegorrien estrategia bat dela, esfortzurik egin gabe gaztaina zaku bat lortzeko.

recurso_separadorestrella_tatum

Basoko animaliak eskandalizatuta daude, sugea jendaurrean biluztuko dela uste baitute. Gaizki-ulertu bat ote da? Dortokak, gor samarra denez, agian ez ditu ongi entzun haren hitzak: azalberritu baino ez du egin behar.

recurso_separadorestrella_tatum

Animalia batzuk kexu dira basurdearen portaera txarra dela eta: zikina da, astakirtena eta arduragabea. Basotik kanporatu behar dela uste dute denek. Laster konturatuko dira asmo txarrik gabe egiten duela: halakoa da berez.

recurso_separadorestrella_tatum

Basoko txori batzuk harrituta daude, kumeek ez baitute haien antzik. Tópezengana jo dute zer gertatzen den argitzeko, eta sator txikiak ikerketa bat hasi du. Zerikusia izango du kukuarekin? Izan ere, honek, beste animalia batzuen habietan jartzen ditu arrautzak.

recurso_separadorestrella_tatum

Ahate ama kezkatuta joan da Tópezengana. Izan ere, desagertu egin dira urmaelean hazi zituen zapaburuak. Haien ordez, igel txikien talde berri bat dago. Zer gertatu da?

recurso_separadorestrella_tatum

Basoko animaliak larrituta daude, mikak sugandila hil duela uste baitute. Baina alarma faltsu bat baino ez da! Buztana askatu zuen eta mikak ez zuen harrapatu.

recurso_separadorestrella_tatum

Rocío Antón (Aranda de Duero, 1964) eta Lola Núñez (Madrid, 1961) lagunak dira, haur eta gazteentzako liburuen egile emankorrak eta tandem literario arrakastatsua osatzen dute duela hogeita sei urtetik. Asteburu batzuetan ipuinak kontatzen dituzte helduentzat eta txikientzat, eta biek elkarrekin idatzi dute Los casos de Sherlock Tópez bilduma. Bilduma hauek ere idatzi dituzte: Buenos de cuento eta Malos de Cuento, baita Cuentos del viejo roble ere.

Lucía Serrano (Madril, 1983) ilustratzailea da, eta Arte Ederretan lizentziatua. Sari garrantzitsuak jaso ditu, hala nola Cuatrogatos Fundazioarena, Junceda saria, Kultura Ekonomikoaren Funtsak ematen duen Album Ilustratuaren Saria edo Princesa de Éboli saria. Edelvivesen, Los casos de Sherlock Tópez bilduma ilustratu du.

recurso_separadorestrella_tatum

Ikasleei irakurritakoari buruzko jarduerak eginez erronka egin nahi badiezu, liburu horiekin lotutako zure kasuak gara ditzazun animatzen zaitugu. Artikulu honetan kontatzen dizugu nola sor dezakezu neurri-neurriko kasua.

Orain, bilduma ezagutzen duzunez, gustatuko al litzaizuke liburu horiei buruzko kasuak izatea, zure irakurle txikiekin erabili ahal izateko? Laster gaituko dugu «Kasua eskatu» aukera, oraindik proposamen didaktiko hori falta duten liburuetarako.