bodegón

2024rako euskarazko ezinbesteko liburuak

23-01-2024

Hasi 2024a libururik onenekin zure ikasgelako jakin-mina eta irakurtzeko ohitura lantzen jarraitzeko. Adina edozein dela ere, ikasleek mundu zoragarriak ezagutu eta gogoeta sakonak egin ahal izango dituzte beren bizitzetan aztarna iraunkorra utziko duten istorioen bidez. Gainera, liburu horiek dagoeneko badituzte kasuak Ta-tumen, eta, horien bidez, askoz gehiago sakondu dezakete haietako istorio fantastikoetan.

Galtzagorriak dabiltza etxean

etxean

Testua: Xabier Olaso
Marrazkiak: Manu Ortega
Bilduma: Matxinsalto
Gomendatutako adina: +8 urte
Kasua Ta-umen: dagoeneko prest!

Ordu txikitan idazen ari zela, lo seko gelditu zen Xabier. Ahots batzuek esnatu zuten bat-batean. Begiak ireki, eta galtzagorri batzuk ikusi zituen ingurumarian. Lau ziren guztira, bihurriak eta jostariak. Langile prestuak ere baziren, eta buru-belarri lagundu zioten Xabierri. Hauxe duzue beraien kontakizuna, guztiz dibertigarria. Ezagutu nahi duzue?

Korri, Kuru, korri!

korri

Testua: Patxi Zubizarreta
Marrazkiak: Rebeca Luciani
Bilduma: Paper Txoriak – Sail Urdina
Gomendatutako adina: +8 urte
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!

Zarafa, Etiopiatik Parisera eraman zuten lehen jirafaren izena da. Kuru mutiko etiopiarrak kontatuko diu animalia lepoluzearen historia harrigarria: harrapaketa, karabana, erasoak… Baina Kuru ospital batean dago, han ezagutu du jirafaren mozorroa daraman neska gaixoaren istorioa, agian bere bidaia ongi amaitzen lagunduko diona…
Amaiera, neurri handi batean, zeure esku dago, baina ez egon zain, korri, ekin irakurketari!

Billinghurst gazteluaren kasu bitxia

bill

Testua:David Fernández Sifres
Marrazkiak: Albertoyos
Bilduma: Avante Eskola
Gomendatutako adina: +8 años
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!!

Lehenbiziko aldiz, mundu osoko zazpi harribitxi baliotsuenak Billinghurst gazteluan erakusgai daude. Banan-banan modu misteriotsuan desagertzen hasi dira, ordea.
Avante eskolako ikasleek ikerketari ekingo diote ornitoptero eta automata artean, baina gazteluko segurtasun buruak sartzea debekatzen dienean, kasua korapilatu egingo da. Lapurra nor den jakingo ote dute, hark harribitxi guztiak lapurtu baino lehen?

TXIROLO

txirolo

Urko belaontzi batean bizi da gurasoekin. Pozez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean, iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko! Ezizen itsui bat ere jarri zion: Txirolo. Eta horrek bai ematen ziola min.

J. SMITHEN ALTXORRA

atxorra

Testua: Oihane Fernández
Marrazkiak: Manu Ortega
Colección: Gaztetxo!
Gomendatutako adina: +10 urte
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!!

Udako oporrak! Agur eskolari, matematikako azterketei eta iratzargailuaren soinu jasanezinari. Martxel, Sare, Peio eta Olaia hurrengo ikasturtean institutura joango dira, baina lasaitasunez betetako bi hilabete luze dituzte aurretik. Hala ere, antzinako pirata baten mezu misteriotsuak eta altxor preziatu baten promesak dena hankaz gora jarriko dute. Pirata misteriotsua nor zen jakitea lortuko ote dute? Altxorra aurkituko ote dute?