Gelako liburuak: gelako liburutegia Ta-tumen

23-05-2022

Ta-tumen hazten eta hobetzen jarraitzen dugu egunero. Gelako liburutegiaren ideia formatu digitalera daraman funtzionalitate berria aurkezten dizugu. Nolakoa den ikusi nahi duzu? Jarraitu irakurtzen!

Geletako bakoitzean erlaitz bat gehitu dugu. Orain, «Liburuak» erlaitza topatuko duzu «Kasuak», «Detektibeak» eta «Emaitzak» erlaitzen alboan. Atal berri horretan, gela bakoitzean lantzen ari zareten kasuen liburuak ageri dira; baita talde bakoitzari zuk gehitutako ikasleentzako irakurketa gomendioak ere. Hau da, «Liburuak» erlaitza Ta-tum barruan duzuen gelako liburutegi propioa da.

 

Sartzean, irakurgaien aukeraketa bat topatuko duzu. Azalean klik eginda, ikasle bakoitzak liburu hori irakurtzen zer aurrerapen egin duen agertzen da. Horri esker, ikasleen irakurketa jardueraren jarraipena egin ahal izango duzu. Liburua zabaltzeko «Irakurri» botoia ere topatuko duzu.

 

Ikasleek geletan «Liburuak» erlaitza ere badute; bertan, elkarrekin lantzen dituzuen kasuak topatuko dituzte, baita haientzat gehitu dituzun irakurketa gomendioak ere. Azalaren gainean klik egindakoan, liburua zabaldu egingo da. Liburutegi honek irakurgaietarako lasterbide gisa funtzionatzen du. 

 

Nola gehitzen dira liburuak liburutegi digital honetara? Oso erraza da!

Gelara kasu bat gehitzen duzun bakoitzean, automatikoki dagokion liburua «Liburuak» erlaitzean agertuko da.

Gainera, Ta-tum katalogotik ikasleentzako irakurketak aukeratu ahal izango dituzu. Erabili hizkuntzen, adinaren, generoaren, gaiaren eta abarren araberako iragazkiak haien irakurmailara, zaletasunetara eta interesetara egokitutako gomendioak topatzeko. 

 

Liburu bakoitzaren fitxan «Gehitu nire gelara» botoia dago. Egin klik gainean eta aukeratu zer gelatan nahi duzun eskuragarri egotea.

Ez al da zoragarria? Benetan erraza da gure ikasleei istorioak gomendatzea, irakurketarekiko haien zaletasuna handitzen joan dadin eta irakurketa jardueraren jarraipen pertsonalizatua egin ahal izateko.