Ta-tum Crea tu propio caso

Neurri-neurriko kasua!

22-11-2021

Sortu zure lehen kasua artikuluan ikus daitezke Ta-tumen eskuragarri dauden kasuen sekretu guztiak. Orain, pauso bat aurrerago joango gara eta nola editatu eta zeureak nola sortu erakutsiko dizugu. Zure ikasleen irakurketa esperientzia pertsonalizatu nahi duzu? Kasuak zure beharretara, zaletasunetara eta interesetara egokitu nahi dituzu? Zer irudituko litzaizuke beste ikasgai batzuetan plataforma hau erabiltzea? Ta-tum liburutegian ez dagoen liburu baten irakurketa gamifikatu nahi duzu? Adi! Nola egin kontatuko dizugu.

 

Lehendik dauden kasuak editatu behar dituzu?

Pertsonalizatu Ta-tumek eskaintzen dizkizunak zure gelara egokitzeko, oso erraza da! Kontuan hartu editatu ahal izateko, aurretik geletako bati gehitu behar dizkiozula. Hemen ikus dezakezu nola egin.

 

Ta-tum menu opciones Editar Caso

Ireki pertsonalizatu nahi duzun kasuaren goitibeherako menua eta aukeratu «Editatu». Laster-leihoa irekiko da, eta bertan aldatu ahal izango duzu izenburua, irudia eta laburpena.

Edukia aldatu nahi baduzu, sakatu «Ireki kasua». Barruan, goiburuko irudia aldatzeko, zeure ikerketak editatzeko eta sortzeko, eta «Bilaketa», erlaitzean aurkezpen orria eguneratzeko aukera izango duzu, artikuluaren hasieran azalduta dagoen moduan.

Ikusi bideotutorial hau Ta-tumen kasuak nola editatu jakiteko!

 

Ausartu zaitez zure kasuak sortzen!

Ta-tumen gure liburutegiko liburuekin lotutako 500 kasu baino gehiago topatuko dituzu. Gainera, irakasle gisa, zure ikasleen neurrirako kasu berriak sor ditzakezu beste edozein edukiren gainean: sar zaitez  «Kasuen liburutegira» menu nagusitik eta sakatu «Sortu kasua». Aukeratu zer gelari edo gelei zuzenduko zaien eta egin klik «Gehitu» aukeran. Automatikoki kasu berria sortuko da, «Nire kasu berria» izenarekin. Ikusiko duzunez, bi erlaitz izango ditu: «Ikerketak»; hor egongo dira jarduerak, eta «Bilaketa»; hor egongo da aurkezpena.

 

Ta-tum Mi nuevo caso lupa las pesquisas

«Ikerketak» atalean kasua argitzeko jarraibideak dituen ongietorriko mezua egongo da argitaratuta. Ez ahaztu mezu hori ere pertsonaliza daitekeela: eskuinean goiko ertzean dauden hiru puntuen gainean sakatuz gero, ezabatu edo editatu egin ahal izango duzu. Editatzeko aukerak mezuaren igorlea eta hartzailea aldatzeko edo edukia eta itxura (beste kolore bat, letra lodia, etzana edo zirrimarratua) aldatzeko aukera emango dizu, eta Google Drivetik fitxategia eransteko aukera ere izango duzu.

Erabili ezkerreko menuko aukerak mezu berriak, erantzun irekiko zereginak eta kasuarekin lotutako test autoebaluagarriak sortzeko.

 

«Bilaketa» erlaitzean kasuaren aurkezpeneko orria sortzeko txantiloia ikusiko duzu. Egin klik arkatzaren ikonoan zirriborroa editatzen hasteko. Bertan, testuak aldatu, bloke jakin batzuk ikusgai edo ikusiezin bihurtu, multimedia edukia gehitu eta lortu beharreko dominak gehitu ahal izango dituzu. Behin amaitutakoan, sakatu «Gorde aldaketak» eta, ondoren, «Itxi». Gainera, albistea inprimatzeko aukera duzu, gelara eraman eta jardueraren batean erabili ahal izateko. Irakurri hemen nola egin.

Goiburua ere pertsonalizatu ahal izango duzu «Aukeratu gaia» edo «Igo irudia» aukerak erabilita. Pantailaren eskuineko goiko zatian ikusiko dituzu aukera horiek.

Kasua zenbait gelatara esleitu baduzu, automatikoki sortuko da bat haietako bakoitzean.

Gamifikazioan oso garrantzitsua da girotzea, beraz, ez ahaztu zure kasu berriaren irudia eta izena pertsonalizatzea. Horretarako, sartu sortu duzuneko gelan, zabaldu «Nire kasu berria» aukerak eta hautatu «Editatu». Gehitu laster-leihoan izenburua, irudia eta laburpena.

Ta-tum Editar ficha de caso

Oso erraza, ezta? Imajinatu kasu bat sortu ahal izatea ikasleekin breakout bat edogymkhana bat garatu ahal izateko. Gaurkotasuneko albiste baten, beste ikasgai bateko edukiaren edo ikastetxeko liburutegian duzuen liburu baten inguruan ere sor dezakezu… Atera ahalik eta etekin handiena Ta-tumi!

Laguntza behar baduzu, prozesu osoa pausoz pauso erakusten duen bideotutorial bat duzu eskuragarri.