Videotutoriales doncentes

Irakasleentzako bideotutorial berriak estreinatuko ditugu

23-09-2021

Entzun egin dizugu, eta Ta-tum ikasturteari hasiera ona emateko, espero zenuen berrikuntza ekarri dizugu: gure Ta-tum bideotutorialak! Orain, plataformako aditu bihurtzeko eta Avante Eskolako zure detektibeak gidatzeko behar duzun informazio guztia izango duzu klik bakarrean.
Artikulu honetan aurkeztu dizkizugu bideoak, espero zenuen informazio guztia erraz topa dezazun. Presta zaitez!

 

Video tutorial Ta-tum acceso para docentes

Ta-tumerako sarrerarekin hasiko gara: Plataformara nola sartu zalantzak dituzu edo oraindik ez zara erregistratu? Ez kezkatu,  Entrar en Ta-tum. Acceso para docentes bideoan izango duzu horrekin lotutako informazio guztia, adibidez, irakasle gisa saioa hasteko aukera desberdinak –Google edo Microsoft erabilita sartzea, besteak beste–, edota erregistro formulariorako zuzeneko sarbidea, oraindik konturik ez baduzu. Bideo honek ere lagunduko dizu lehen urratsetan zure ikasleek sarrerako kredentzialak jaso ditzaten.

 

Videotutorial Ta-tum gestión del trabajo docente

Literaturako ikerketen buru gisa egin dezakezun guztia ezagutu nahi duzu? Sartu hemen Sartu hemen:  Te presentamos Ta-tum. Recorrido por el perfil del docente. Bideo honek zure profileko bisita gidatua eskaintzen dizu, oinarri-oinarrizko konfigurazioa, zure argazkia nola aldatu edota «Nire ikasgelak» ataleko taldeen kudeaketa barne.

 

Videotutorial Ta-tum añadir un caso a una clase

Orain plataforman nabigatzen badakizunez, hastera doa abentura! Añadir un caso a una clase bideoan Ta-tum liburutegi osoan zure ikasleentzat egokiena den kasua aukeratzen lagunduko dizugu, eta esleitzeko aukeren artean gidatuko zaitugu: «konfiguratu egin daiteke» botoiak zer ikerketa argitaratu nahi dituzun aurrerago hautatzeko aukera ematen dizu, gainera, editatu eta programatu egin ahal izango dituzu. «Automatikoa» aukerak automatikoki argitaratzen ditu kasuaren horman autoebaluagarriak diren ikerketak, beraz, zure ikasleek une horretatik argitu ahal izango dituzte.

 

Videotutorial Ta-tum Corregir pesquisas

Behin esleitutakoan, ikerketei ekin behar zaie. Izan «automatikoa» aukeran, izan «konfiguratu egin daiteke» aukeran, Publicar y programar pesquisas bideoan erakutsiko dizugu ikerketak nola aukeratu, kudeatu eta argitaratu. Nahiago duzu aurrerago argitaratzeko programatzea? Ez kezkatu, hori ere ikusiko dugu!

 

Videotutorial Ta-tum gestión del trabajo docente

Kasuak argitzearekin lotutako zure irakasle lan guztiak nola kudeatu jakiteko, ez galdu bideo hau: Gestión del trabajo docente. Pantalla trabajo. Hemen zure jakinarazpenak nola konfiguratu eta ikasleei bidalitako ikerketak nola topatu ere ikusiko duzu.

 

Ta-tum videotutorial docentes programar pesquisas

Ikasleek jarduerak osatutakoan, zuzendu egin beharko dituzu eta Irakasleen lana kudeatzea. Ikerketak zuzentzea bideoan azkar ikusiko duzu nola kalifikatu eta ikasleei itzuli, haiek berrikus ditzaten. Ikerketak berrikusitzat nola markatu ere azalduko dizugu.

 

Videotutorial Ta-tum cómo seleccionar y leer un libro

Azkenik, Lectura para docentes. Cómo seleccionar y leer un libro bideoan erakutsiko dizugu gure katalogoa erabiltzen eta irakurketako interfazeak nola funtzionatzen duen, zure liburuetan oharrak idatz ditzazun, itxura aldatu, hitzak edo esaldiak nabarmendu… eta, azken batean, zuk eta zure ikasleetako bakoitzak zuen irakurketa esperientziak pertsonalizatu ahal izateko behar duzuen guztia.

 

Ta-tumeko Laguntza atalean ikus dezakezu nora jo dezakezun zalantzaren bat izanez gero edo laguntza sailarekin harremanetan jarri behar duzunean. Gainera, dagoeneko sar zaitezke bideotutorialetara eta gure onlineko prestakuntzetako grabaketetara plataformatik. Ikusi hemen nola!

 

Web nabigatzailean txertatuta dagoen itzultzaileak Ta-tumeko liburuen edukian interferentzia eragin dezake. Konpondu itzulpen arazoak atalean, urratsez urrats ikusi ahal izango duzu nola desgaitu Google Chromeren itzultzailea normaltasunez irakurri ahal izateko.


Hori dela dena uste al duzu? Oraindik asko dago ikusteko! Ez galdu Ta-tum kafetegia, bertan irakurri ahal izango dituzu primizia guztiak: adibidez, ikasleentzako bideotutorialak, plataforma errazago eta autonomia handiagoz erabiltzen lagunduko dietenak.