Aparteko laguntza ikasleentzako bideotutorialei esker

23-09-2021

Ta-tumen zugan eta zure ikasleengan pentsatzen dugu eta, irakurketaz goza dezaten laguntzeaz gain, haien egunerokotasunean laguntzaile izan nahi dugu. Hala, ikasleentzako gure bideotutorialak araka ditzazun animatzen zaitugu; Avante Eskolako zuen detektibeek plataforma modu autonomoan erabiltzen azkar ikas dezaten eta gamifikazioaren dibertsio guztia esperimenta dezaten sortutako bideotutorialak dira.

Artikulu honetan, informazio hori guztia eta zeregin horretan haiei laguntzeko zenbait bideo topatuko dituzu.

 

Video tutorial Ta-tum acceso para docentes

Hasteko, plataformara sartzen irakats diezaiekezu.  Entrar en Ta-tum. Acceso para alumnos bideoan erakutsiko dizugu ikasleen kredentzialekin saioa nola hasi. Gogoratu sarbide datuak haiei bidaltzea, Ta-tumen sartu ahal izateko. bideo honetan, sartzeko beste aukera batzuk ere azalduko ditugu, Google edo Microsoft kontuei lotuta, adibidez.

 

Videotutorial Ta-tum gestión del trabajo docente

Te presentamos Ta-tum. Recorrido por el perfil del estudiante. Bideo berezi honetan plataformako menu nagusien errepasoa egingo dugu, haiekin lanean hasi aurretik ezagunak izan dakizkien; beraz, kasu bat esleitzen dietenean, prest izango dira irakurtzeko abenturan kontzentratzeko.

 

Videotutorial Ta-tum cómo seleccionar y leer un libro

Irakurketako interfazeak ahalbidetzen dituen konfigurazio eta aukera guztiak eta kasuetan esleitutako irakurketak nola topatu azkar-azkar erakusteko, sartu hemen: Lectura para estudiantes. Cómo encontrar y leer un libro. Liburuaren itxura pertsonalizatzeko aukera izango dute, baita irakurketako puntuak sartu edo interesatzen zaizkien paragrafoak azpimarratzeko ere. Katalogoa erabiltzeko beharrezko informazioa ere gehitu dugu, beste liburu batzuk irakurri nahi badituzte ere.

 

Videotutorial Ta-tum, cómo resolver pesquisas

Detektibe gisa dituzten zereginekin lotuta, Resolver pesquisas bideoa prestatu dugu. Bertan, zer ikerketa mota dauden, egin gabekoren bat baduten nola begiratu eta zeregina zer egoeratan dagoen ikusten ere erakutsiko zaie.

 

Videotutorial Ta-tum, resultados, correcciones y logros

Alderdi oso garrantzitsua da emaitzen eta zereginen jarraipena egiten ikastea, beraz,  Mis resultados, correcciones y logros bideoa ikustea proposatzen dugu; bertan, kasuen bilakaera eta eskuratutako lorpenak ikusten erakutsiko diezu.

Informazio horrekin, ikasleak Ta-tumen benetako aditu bihurtuko dira eta galdutako pertsonaia guztiak berreskuratzeko prest egongo dira.

Eta zuk, ezagutzen al dituzu Ta-tumeko aukera guztiak? Ezagut itzazu hemen: irakasleentzako bideotutorial berriak.