Página principal EUS

Agian ezagutzen ez dituzun Ta-tumen 5 funtzio nagusiak

16-02-2024

Ta-tumek eskaintzen dizkizun baliabide guztiak aprobetxatzen ari zarela uste duzu? Hona hemen guk aukeratutako bost funtzio nagusiak, plataforma hau zure ikasleentzat eta zuretzat leku praktikoa eta motibagarria izatea eragiten dutenak.

1. Sortu zure ikasgela

Lanean hasteko eta zure ikasleak antolatzeko orduan, garrantzitsua da zure ikasgela propioak sortu ditzakezula jakitea. Nahi adina sortu ditzakezu, eta txokoka lan egiteko aukera ere emango dizu horrek.
Gogora ekarriko dizugu nola egin dezakezun: zure orrialde nagusiko beheko eta eskuineko izkinan «Sortu ikasgela» botoia topatuko duzu; hor izena jarri diezaiokezu, dagokion hezkuntza maila aukeratu, ikasgelaren argazkia pertsonalizatu eta detektibeak gehitu.

2. Sortu eta esleitu zure domina propioak

Ikasleak lantzen ari diren liburuko kasuaren ebazpenean aurrera doazen heinean, dominak eta sariak lortzea elementu oso motibagarria da eurentzat, zalantzarik gabe.
Nahi baduzu, kopurua handitu dezakezu «Bilaketa» erlaitzean. Goiko eskuineko izkinan edizioa aktibatu ondoren, dominen atalera joan beharko duzu. Bertan, puntuazioa gehitu eta pertsonalizatu, deskribapen bat gehitu eta gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu.
Esleitzeko, ireki domina lotu nahi diozun eta argitaratu nahi duzun ikerketa.

MEDALLA

3. Inprimatzekoen atala: motibatu zure ikasleak

Ta-tumen barruan «Inprimatzekoak» atala da beste elementu motibagarri garrantzitsu bat: kasu bat amaitutakoan aitortza eskaintzen dute, eta hurrengo kasuak lantzeko estimulazioa.

SECCIÓN IMPRIMIBLES.

4. Aurkezpen bideoak eta amaierako bideoak

Ba al dakizu zure Ikasgelatik gure aurkezpen bideoak eta amaierako bideoak ikusi ditzakezula? Zure ikasleak detektibeen munduan barneratzea eta gelan landu nahi dituzun kasu guztiak testuinguruan kokatzea da helburua.

Une honetan lau kapitulu ditugu:

1. «Kometaren misterioa»: liburuetako pertsonaiek eta objektuek bizia hartu dute eta ihes egin dute, Halley kometak eragindako fenomeno arraro baten ondorioz.

2. «Nuten madarikazioa»: sarkofago zahar batean pergamino batzuk zeuden, irakurri behar ez zirenak…

3. «Erne, birusa!». Birus bat liburuei eraso egiten ari da!

4. «Japonia izoztua!». Elurrez estalita geratu da, norbaitek historiako libururik zaharrena lapurtu zuenetik.

Besterik adierazi ezean, 1. kapitulua agertzen da. Beste bat aukeratu dezakezu, izenburuaren ostean dauden hiru puntuetan sakatuta, eta «Aurkezpena» botoiari emanda erreproduzitu dezakezu.

VÍDEO

5. Eskatu zure liburu gustukoenaren kasua

Plataforman kasu bat eskatu dezakezu. Liburuen liburutegian, zure Ikasgelan landu nahi duzun liburu bat aukeratzean, oraindik kasurik ez badu, hainbat aukera topatuko dituzu; horien artean, «Eskatu kasua» aukera dago.
Plataformak guri jakinaraziko digu, boto gehien dituztenak idatziko ditugu eta Kasuen liburutegian argitaratuko ditugu.

Solicitar caso.