Dagoeneko entzun ditzakezu gure liburuak ingelesez!

09-12-2022

Hizkuntza bat ikasteko, garrantzi bereko hiru gaitasun landu behar dira: irakurtzea, idaztea, hitz egitea eta entzutea. Liburuek, normalean, berez irakurketarako esfortzu handia eskaintzen digute, baina ez al da zoragarria entzumena ere landu ahal izatea?

Hitz egin dezagun pixka bat aukera bikoitz honek eskaintzen digun abantailaz: irakurri ahala entzuteko laguntza izateak irakurmena hobetzen du, egitura gramatikalak eta hiztegia gure buruan gordetzeko modua aberastuz. Ahozkotasunean ahoskera, jarioa eta intonazioa hobetzeaz gain, istorioak entzuteak arretarako eta kontzentratzeko gaitasuna handitzen du, eta irakurketarekin sakonago konektatzen laguntzen du, irudimena sustatuz.

 

Erabili lokuzioak irakurketa dinamizatzeko eta ikasleei listening comprehension nahiz pronunciation hobetzen laguntzeko. Adibidez, testuarekin batera, lokuzioaren barruan hitzak entzumen bidez bereiz ditzaten proposatuta, hizkuntza horren ikaskuntza esanahiduna bultzatuko da.

Eta hori adibide bat besterik ez da, storytelling uneak ere goza ditzakezue ingeleseko eskoletan. Giro atseginean eta norabide ugaritako komunikazioan, entzun dutenaren inguruko galderak egin diezazkiekezu, kontakizunaren ahozko adierazpena sustatuz. Ez al duzu uste bigarren hizkuntza baten konpetentzia benetan garatzeko modu egokia dela?

Gozatu orain ingelesezko irakurgaietan txertatutako lokuzioez eta atera Ta-tum liburutegiari ahalik eta etekin handiena. Oraindik ez dituzu ezagutzen gure english readers? Aurkeztuko dizkizugu!

 

Avante School of Detectives

 

10 urtetik aurrerako irakurleentzat gomendatutako bilduma. Hiru liburu zoragarri ditu, zure detektibeen gaitasunak pizteko. Trilogia honek euskarazNautilus taldearen abenturak kontatzen ditu. Nautilus taldea inoizko detektibe onenek eta ausartenek osatzen dute. Ez galdu!

The strange case of Billinghurst Castle
The inexplicable appearances on Nolan Island
The Ghostly Happenings at Farrell Mansion

recurso_separadorestrella_tatum

Eyes of Midnight

 

Gazteei zuzendutako trilogia, B1 mailako irakurleentzat gomendatutakoa, fantasiaz, suspensez eta istorio epikoz betetako eta hazkunde pertsonalari buruzko abenturekin goza dezaten. Hauek topa ditzakezu:

– The Ones with No Shadows: Crey, istorioaren protagonista, ezagutuko duzu. Bailara zelatatzen duen jatorri magikoko mehatxuaren aurka egin beharko du.
– The Land of Giants: Creyk, kondariazko izakiekin batera, objektu magiko eta arriskutsuen erabilerari egin beharko dio aurre.
– The Bloodline of the Orcans: etxera itzuliko da protagonista, baina itzulera arriskutsua izango da eta mikatz samarra protagonistarentzat.

recurso_separadorestrella_tatum

Classic Tales

Bilduma honek literatura anglofonoko egile handien kontakizunak dakarzkigu, B1 – PET edo B2 – FCE ingelesezko mailetara egokituta, eta gure ikasleen zaletasun guztietarako askotariko gaiekin.

Haien hizkuntzan irakurtzeko eta egile ahaztezinen lana dimentsio osoz ulertzeko aukera eskaintzen digute.

– Oscar Wilde
– Edith Nesbit
– L. Frank Baum
– Louisa May Alcott
– Howard Pyle
– Joseph Jacobs

 

– Mark Twain
– Arthur Conan Doyle
– Oscar Wilde
– Jack London
– Edgar Allan Poe
– Rudyard Kipling

 

Ikusten duzunez, zaletasun guztietarako liburuak ditugu, zuen irudimena hegaldatzeko kontakizun harrigarriekin batera. Gainera, liburu bakoitzari lotutako ulermen jarduerak daude; Ta-tumeko kasuen liburutegian topatu ahal izango dituzu.

Anima zaitez zure ikasleekin testuak eta kontakizunak erabiltzen eta bermatu bigarren hizkuntzaren ikaskuntza esanahiduna.