Irakurri orain Ojos de Medianoche trilogia Ta-tumen

25-04-2022

Gianni Rodarik zioen liburutegi handi bat hobea dela txiki bat baino. Hori dela eta, Ta-tumen publiko gaztearentzat bereziki pentsatutako apal berri bat gehitu dugu, fantasiaz eta abenturaz beteta.

Has gaitezen hasieratik: Ojos de Medianoche (Eyes of Midnight) nerabeen artean arrakasta handiko trilogia zirraragarria da, eta ingelesez (B1 maila) nahiz gaztelaniaz irakur daiteke. Desira daitekeen guztia biltzen du: ekintza, suspensea, istorio epikoa eta pertsonaien hazkunde pertsonala dakarten gorabeherak.

 

Los seres sin sombra (The Ones with no Shadows)

Biztanleriaren artean sarraskia eragiten ari den izurritearen ondorioz umezurtz geratu ondoren, Creyk Nalcar bailarara joan behar du osabarekin bizitzera. Osaba erregearen zaldun izandakoa da, baina orain beiraren artisau gisa egiten du lan. Oraindik ezin du susmatu patuak oso misio berezia emango dionik. Bitartean, jatorri magikoko mehatxu indartsu eta berri batek bailara zelatatzen du.

recurso_separadorestrella_tatum

El país de los gigantes (The Land of Giants) 

Ustekabeko topaketa batek objektu magiko, baina oso arriskutsu bat jarriko du Creyren eskuetan. Orain elezaharretako izaki batekin bidaiatu beharko du, mehatxu ilun batek jarraitzen dion bitartean. Noraino iristeko prest egongo da leialtasunaren izenean?

recurso_separadorestrella_tatum

El linaje de los Orcans (The Bloodline of the Orcans)

Creyk ustekabeko albistea jasoko du: etxera itzultzeko unea iritsi da. Baina itzulera mingotsa izango da; izan ere, Selimaren, Bailarako Jaunaren alabaren, ezkontzarekin batera gertatuko da. Gainera, konspirazio baten erdian dagoela eta bizitza arriskuan duela jakingo du.

recurso_separadorestrella_tatum

Gaztelaniaz irakur dezakegun trilogia honek ez du liburu bakoitzari lotutako kasurik plataforman, eta horrek askatasun izugarria ematen dizue irakasleei irakurketa zuen beharretara egokitzeko. Izan ere, dena da posible: egunero pasarte bat ozen irakurtzea, jarduera espezifikoak sortzea edo nobelak aisialdirako irakurketa gisa gomendatzea. 

Irakurketa bakoitzari buruzko jarduerak egitea interesgarria iruditzen bazaizu, beti izango duzu trilogiari buruzko zure kasuak sortzeko aukera. Artikulu honetan azaltzen dizugu nola egin. Gainera, laster egokituko dugu Ta-tum liburutegian «Kasua eskatu» aukera, proposamen didaktiko hori falta duten liburuetarako. Egin klik botoian eskaera bidaltzeko, eta kasu berriak sartzeko garaian kontuan izango dugu. 

Gogoan izan lehen bi liburuak ingelesez ere topa ditzakezula, Eyes of Midnight; haien kasuak eskuragarri daude Ta-tumen, zure ikasleei jarduerekin erronkak egin diezazkiezun. 2022ko irailean, hirugarren liburua gehituko da liburutegira, trilogia osoaz goza dezazun ingelesez.

Istorio zoragarri horien sortzailea Daniel Hernández Chambers da, idazle ezaguna, eta egungo haur eta gazte literaturaren egile nabarmenetako bat. Izen oneko hainbat sari irabazi ditu, hala nola Everest 2012, Ala Delta 2016 eta Alandar 2017. 

Antonio Lorentek maisutasunez ilustratu du bilduma, eta Chambersek irudikatutako unibertsoari forma ematen dio. Lerro aske eta adierazkorrarekin, fantasiazko eta epikazko mundura eramaten gaitu.