Partekatu zure kasuak beste irakasle batzuekin!

17-10-2023

Irakasleek egunero irakasten eta ikasten dute eta, orain, Ta-Tumeko kasurik gustukoenak parteka ditzakete!

Gaur egun ohikoa da lankidetzan oinarritutako ikaskuntza sustatzeak ikasleen artean dituen onura handiez hitz egitea, baina, eta irakasleen artean? Ta-tumen aukera ematen dizugu irakaskuntzako profesionalen arteko elkarlanean aritzeko eta, hala, zure ikasgelari irakurketa esperientzia handia eskaintzeko.

Proposatzen dizugun tresna berritzaileak esperientzia hori hobetu nahi du. Izan ere, haren bidez, zure ikastetxeko beste irakasle batzuekin partekatu ahal izango dituzu zure kasuak, baita zure ikasgeletan gehituta dituzunak ere.

Hala, zure kasua jasotzen duen irakasleak eta zuk ongi iruditzen zaizkizuen aldaketak egin ditzakezue, kasu bat besteari gainjarri gabe. Modu horretan, bakoitzak bere irakurketa ariketari eman nahi dion ikuspegia mantendu dezake.

Tresnaren erabilera erraza da onena. Kasua zure ikasgelan gehitu ondoren, jarri arreta goiko eskuineko hiru puntutxoei. Bertan hainbat aukera topatuko dituzu, eta horietako bat da «Honekin partekatu».

Egin klik aukera horretan, eta irakasleen eta haien ikasgelen zerrenda bat agertuko da. Horiekin partekatu dezakezu zure kasua. Zure hautaketa egin ondoren, egin klik «Partekatu» botoian.

Honako hau izango da prozesua arrakastaz amaitu dela adieraziko dizun mezua.

Zure kasua partekatu diozun irakasleak honela ikusiko du haren ikasgelan. Kasu berri hori bereiziko du, …-ren kopia gisa agertuko delako.

Irakasleek zein ikasleek irakurketaren bidez goza dezaten nahi dugu Ta-tumen. Hori dela eta, tresna hau deskubritu dezazun eta haren funtzionaltasunaz goza dezazun animatzen zaitugu.