Miranda bilduma Ta-tum liburutegira iritsi da

07-03-2022

Sentibera, kutuna, beharrezkoa eta gertukoa. Halakoxea da Miranda bilduma, jakin-min handia duen zortzi urteko neskatilaren orainaldia zientzia, arte eta kultura munduetako emakume bikainen biografiarekin lotzen duena.

Izan ere, Mirandari, protagonistari, istorioak entzutea gustatzen zaio, baina are gehiago egiazkoak badira. Liburu bakoitzean, emakume entzutetsuen bizitzan barneratuko da: Frida Khalo margolaria, Marie Curie kimikaria, Hedy Lamarr aktore eta asmatzailea edo Billie Holiday jazz abeslaria. Bizitza interesgarriak izan zituzten aparteko emakume horiek eta haien ekarpen bikainekin gizateriari lagundu zioten.

Gure Ta-tum liburutegira bilduma horretako hamalau liburu gehitu ditugu. Animatu ezagutzera! 

 

Amelia Earhart: emakumeei hegan egiten erakutsi zien pilotua.

Billie Holiday: musika munduan itzal handiena duen ahotsetako bat.

Kleopatra: Egiptoko erregina-faraoi entzutetsuena.

Coco Chanel: modan iraultza sortu zuen emakumea.

Concepción Arenal: egoera ahulenean zeudenak defendatzeko aurreiritziak gainditu zituen abokatua.

 

 

Emily Brönte: Ingalaterra biktoriarraren arima deskribatu zuen idazlea.

Evita: txiroen alde lan egin zuen presidentea.

Frida Khalo: bere burua eta, harekin batera, mundua margotu zuen pintorea.

Hedy Lamarr: asmatzearen artea albo batera sekula utzi ez zuen aktorea.

Hildegarda: abadesa polifazetiko honek bere aztarna utzi zuen Erdi Aroan.

 

 

Indira Ghandi: India gobernatzearen erronka.

Jane Goodall: hobetzen jarraitzea eta txinpantzeekiko maitasuna oinarri dituen bizitza.

Joana I.a Gaztelakoa: sekula amore eman ez zuen emakume ausarta.

Marie Curie: zientziarekiko pasioa eta neskatila askoren inspirazio iturria.

Nadia Comăneci: emakumezkoen gimnasian lortutako lehen hamarrekoa. 

 

Bildumaren atzean bi egile daude: Itziar Miranda, Amar en tiempos revueltos eta Amar es para siempre telesailetan Manolitaren rola duen aktore ezaguna, eta haren anaia Jorge Miranda, Artearen Historian lizentziatua. Ilustrazioak Lola Castejón, Thilopíak, egin ditu. Istorioei bizitza eman die arkatza, akuarela eta estanpatu leunak erabilita.

Mirandarena edertasunez eta freskotasunez betetako unibertsoa da. Liburu hauen bidez unibertso horretan barneratzera animatu nahi zaitugu. Zure ikasgela irakurketara gerturatzeko bide berria eta originala topatuko duzu bertan. 

Egunero, ahots ozenez kapitulu bat partekatzeko, lanak amaitu dituenari irakur dezala gomendatzeko edo zure jarduera propioak sortzeko aukera izango duzu. Artikulu honetan kontatzen dizugu nola sor dezakezu neurri-neurriko kasua. Dena den, liburuetakoren baten kasua guk prestatzea nahiko bazenu, dagokion botoian klik eginda eskatu ahal izango duzu. Laster gaituko dugu «Kasua eskatu» aukera, oraindik proposamen didaktikorik ez duten liburuetarako.

Barnera zaitez bilduma zirraragarri honetan!