Ta-tum ikaskuntzako 3 esperientzia, inspirazio gisa
Ikasgela barruan eta kanpoan irakurketa sustatzera bideratutako plataforma da Ta-tum. Irakurketa esperientzia kolektibo bihurtzeko tresna bat, beraz… Zer hoberik urtetan Ta-tum erabiltzen ari diren hiru irakasleren esperientziak partekatzea baino?
Elisa Beltrán Lehen Hezkuntzako 2. mailako irakaslea da Oviedoko Alter Via ikastetxean. Hiru urte daramatza plataforma erabiltzen eta, bere hitzetan, “Ta-tum ilusioaren sakon-sakonerainoko bidaia da”.
“Ta-tumi esker, nire ikasleek irakurriz goza dezaten lortu dut. Zaila da 7-8 urteko umeak liburu bat eskuetan dutela ikustea (teknologia nagusitzen da), baina Ta-tum unibertsoa ezagutzen dutenean, liburu bakoitza abentura bat, erronka bat eta zirraraz betetako jolasa izanik, dena aldatzen da: irakurtzea plazer bihurtzen da.”
Sevillako La Salle Felipe Benito ikastetxetik, José María Valpuestak DBHko 1. mailako ikasleekin izandako esperientzia kontatu digu.
“Hezitzaile garen aldetik, gure ikasleen gako konpetentziak sustatzeko tresna onenak bilatzeko betebeharra dugula uste dut. Zalantzarik gabe, irakurketarako Ta-tum erabiltzea horietako bat da.”
José Maríak zenbait urte daramatza plataforma erabiltzen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan.
“Poz handiak ari zaigu ematen! Gure eskolak detektibe eskola handi bihurtzen ditugu eta ikasleak dira ikerlari onenak. Tresna honek irakurketaren inguruan ikaskuntza testuingurua aldatzea ahalbidetu digu. Motibazioa, gamifikazioa, lankidetza eta abar gurekin doaz ikasturte osoan.
Ta-tum nola erabiltzen duen eta ikaskuntza esperientzietan nola txertatzen duen galdetutakoan, honako hau azaldu digu:
“Lehen urratsa izan da gure gelak detektibe eskola gisa dekoratzea, plataformako inprimagarriak erabilita. Bigarren pausoa izan zen detektibe rolean sartzea: behar-beharrezkoa genuena lortu genuen, txartela inprimatu genuen eta gure kasuetako ikerketak egiten hasi ginen. Puntuak, dominak eta diplomak lortu ditugu, eta rol oso garrantzitsua dute motibazioa mantentzeko.”
Gijóngo La Milagrosa – Fundación Educere ikastetxean, Óscar Garcíarekin hitz egin dugu, eta ikasgelan Ta-tum sartu zuenetik azken bi ikasturteak nolakoak izan diren kontatu digu. Óscarrentzat, Lehen Hezkuntzako irakasle gisa, erronka handienetako bat zen ikasleen artean irakurketaren garra piztea, abenturaz betetako mundua zabaltzeko haientzat: haien irudimena garatzeko, irakurtzeko, hizkuntzako konpetentziak hobetzeko, eta beren interesetatik gero eta urrunago ikusten duten mundura gerturatzeko.
“Plataformaren aldeko apustua egitea erabaki genuen eta liburuak gamifikazioaren bidez gerturatzea. Gailu digitalak eta ikasleak beren abenturaren protagonista sentitzen diren misioak benetako pizgarria dira.”
Óscarrek egiaztatu ahal izan du tarte honetan ikasleen eta familien inplikazioa eta motibazioa handitu egin dela; hain zuzen ere, ikasleek eurek eskatzen dituzte kasu berriak. Izan ere, arlo nagusietako, hala nola matematikako eta gaztelaniako, egunerokotasunean txertatu dituzte kasuak.
“Orain Ta-tum eta irakurketa plan osoa bihurtu dugu gure ikaskuntzaren hari nagusi.”
Erabilgarri izan al zaizkizu esperientzia hauek? Harpidetu gure Newsletterrean, askoz gehiago baititugu zurekin partekatzeko.