cabecera

Iragazi kasuak ikerketak berrerabiltzeko

14-12-2023

Ikaskuntza-prozesuen funtsezko zati bat lankidetza da. Horren bidez, prozesu horiek askoz eraginkorragoak izan daitezke ikasleengan.
Ezagutzen duzu dagoeneko beste irakasle batzuek edo zuk zeuk Ta-tumen beste kasu batzuetan sortutako ariketak hautatzeko aukera. Zure lana erraztu nahi dugu, askoz ere eskuragarriagoa izan dadin. Orain, kasuen arabera iragaz ditzakezu liburu bateko jarduerak osatzeko berrerabili, aldatu edo inspirazio gisa erabili nahi dituzun ikerketak.

Horretarako, hautatu kasu bakoitzaren ezkerraldean ageri den «Test» aukera. Beste leiho bat irekiko da. Klikatu «Hautatu lehendik sortutaku jardueren artetik».

Selecciona casos

Hor agertuko dira zure liburutegian gehitu dituzun kasuak. Bertako ikerketaren bat hartu nahi duzun kasua aukeratu eta «Jarraitu» botoia sakatu beharko duzu. Hautatutako kasuaren ikerketa guztiak agertuko dira, eta zure kasuari gehitu eta ekintza bera baieztatu besterik ez duzu egin beharko.

EUS

 

Ta-tumen, ikasle guztiek irakurketa esperientzia aberasgarriaz gozatzeko aukera izatea bermatu nahi dugu. Baita irakasleok zuen jarduera modu eraginkorragoan garatu ahal izatea ere. Aprobetxatu tresna berri hau!