Dagoeneko ordenatu ditzakezu ikerketak

17-10-2023

Ordenatzeko modu asko daude, pertsona bakoitzak bere modua baitu. Garrantzitsuena da ordenatzeko modu guztien helburua irakurketa esperientzia ahalik eta aberasgarriena izatea, ikasleentzat zein irakasleentzat.

Orain arte, kasuaren egileak aurrez ezarritako ordena bat zegoen, baina zure irizpidearen arabera argitaratu zenitzakeen ikerketak. Behin ikerketak argitaratu ondoren, ordea, konplikatuagoa zen horiek ordenatu ahal izatea.

Irakurmenarekin lotutako kasuak eta prozesuak ikasgela bakoitzaren beharretara egokitzeko helburuz jaio da Ta-tumen aukera berri hau. Orain kasu bakoitzeko ikerketak modu errazagoan eta azkarragoan ordenatzeko aukera duzu, irakasle bakoitzak ezarrita dituen parametroen arabera, ebaluazio irizpideen arabera edo ikasleen konpetentzien garapenarekin lotutako lanketaren arabera.

Gainera, kasuak beste ikasgela batzuei dagozkien edukiekin bateragarri egin ditzakezu. Hala, diziplinartekotasunaren bidez eta zure programatzeko moduaren arabera lan egin ahal izango duzu.

Oso erraza da: ikerketa bakoitzaren goiko eskuineko izkinan hiru puntu bertikal ikusiko dituzue. Ordenatzeko aukerak daude bertan: «Mugitu gora» eta «Mugitu behera».

Baliabide horrek askoz ere gehiago irekitzen du irakurmena lantzeko moduen abanikoa. Horrek mesede egiten die irakurleei eta irakasleei, bai maila akademikoan, bai pertsonen zein irakaskuntzako profesionalen garapenari dagokionez.

Gogoratu: zure ikerketak kudeatu ahal izateko, zure kasua zure ikasgelan gehitu behar duzu lehenik.