Kids playing with modern mobile devices

“Niretzat liburuen Netflix da Ta-tum”

21-04-2021

n03_testimonio_formador_xurxo_01

Xurxo Cobelasek, irakasle eta gurasoak, Ta-tum plataformarekin izan duen esperientzia kontatu digu.

“Gauza zoragarriak soilik esan ditzaket Ta-tumi buruz. Liburutegi zoragarria da, online nahiz offline goza dezakeguna”.

Xurxoren ustez, guraso den aldetik, Ta-tumen abantaila nagusia da literatura kantitate handia dagoela familia osoak irakurketaz goza dezan, zenbait hizkuntzatan eta edozein tokitan.

Eta irakasle gisa, berriz, are hobea dela dio. “Liburutegi handi horretara sar naiteke eta liburu bakoitza abentura bihurtu. Nire ikasleek irakurtzea nahi dudan liburua aukeratu besterik ez dut egin behar (horretarako, Ta-tumek iragazki zoragarria du, adina, hizkuntza, gaia eta abar aukeratu ahal izateko). Ondoren, aurrez konfiguratutako txantiloi batzuen bidez, irakurketa hori detektibe kasu bihurtzen da, eta ikasleek argitu egin beharko dute liburua irakurri ahala. Bikaina eta erraz-erraza da.”

n03_testimonio_formador_xurxo_02_IBAI

Xurxo Ta-tumen sartzen denean, liburu bat aukeratzen du, ikasleek erantzutea nahi duen galderak aukeratzen ditu (ziurrenik lehendik sortutako banku batetik egingo du), galdera bakoitzaren puntuazioak eta sariak esleitzen ditu eta… gela osoa irakurketara erakartzea lortu du! 

A! Eta hori guztia konfiguratu egin daiteke norberaren lehentasunetara eta beharretara egokitzeko.

“Ta-tum tresna bikaina da gazteenen artean irakurketarekiko zaletasuna sustatzeko. Zin-zinez gomendatzen dut”.