
Alfabetatze mediatikoa irakurketaren bidez
Gazteengan alfabetatze mediatikoa garatzea funtsezkoa da, informazioa eta komunikabideak nonahi baitaude eta oso gaztetatik baititugu eskuragarri. Ez da irakurri eta idaztea bakarrik, beste prozesu konplexu batzuk ere tartean sartzen dira, analisia, pentsamendu kritikoa eta mezuak testuinguru ugaritan sortzea kasu.
Literatura oso lagungarria izan daiteke hori garatzeko estrategia eraginkorrak lantzeko garaian.
Narrazio testuen eta narraziokoak ez diren testuen analisi kritikoa. Testu mota ugari aztertu: eleberriak, albisteak, baita blogetako artikuluak ere. Horrek ikasleei lagunduko die idazteko estilo eta formatu ugari daudela ulertzen, baita pertsuasio teknika eta argumentuak identifikatzen ere.
Irakurketan oinarritutako edukia sortzea. Gazteak animatu eduki mediatiko propioak (blogak, podcastak edo bideoak) sor ditzaten, irakurtzen ari diren liburu edo gaietan oinarrituta. Horrek irakurmena indartzen du eta dituzten pentsamenduak modu eraginkorrean hainbat formatutan adierazten irakatsiko die.
Irakurketa zabaltzeko baliabide digitalak erabiltzea. Teknologia digitalak txertatzea liburuen gaineko eztabaidak gelatik kanpora ere zabaltzeko. Ta-tumekoaren moduko foroak, irakurketa klub birtualak eta sare sozialak ere erabil daitezke analisi literarioak partekatzeko, eta hala, irakurketa komunitate kritikoa eta aktiboa sortuko da.
Alfabetatze mediatikoaren onurak ugariak dira: berez sortzen da pentsamendu kritikoa, sormenezko adierazpena bultatzen du, ulermen kulturala eta enpatia, besteak beste. Horrek gazteak prestatzen ditu etorkizunean pertsona informatuak izan daitezen, oinarritutako iritzia dutenak eta gizartean aktiboak izango direnak.

