n06_lecturas_cabecera_CAS

Irakurketa freskagarrienak!

15-06-2021

Beti dago unetxo bat liburu on baterako, eta edozein lekutan irakur daiteke. 

Ta-tumek gauzak erraz jartzen dizkizue! Ez dakizue zer liburu aukeratu? Hemen dituzue proposamen batzuk.

n06_cubiertas_recomendaciones_EUS

recurso_separadorestrella_tatumIruzurbeitia zizarea

Egilea: Blanca Álvarez
Marrazkilaria: Tesa González
Bilduma: Paper Txoriak Sail Gorria 25
Adina: 6 urtetik aurrera

n06_Iruzurbeitia_-EUS

Iruzurbeitia ez da, ez, besteak bezalako zizarea: arrosa kolorekoa da eta eguzkia hartzea asko gustatzen zaio. Hori guztiori oso arraroa da, bere familiakoentzat, batez ere. Alabaina, Jango ezagutuko du basoan, armiarma barazkijalea eta berarekin ikasiko du ezberdina izateaz gozatzen. 

Ezberdina izateaz gozatzen erakusten duen liburua.

recurso_separadorestrella_tatumSiberiako neskatila ausarta

Egilea: Iñaki Zubeldia
Marrazkilaria: Enrique Morente
Bilduma: Matxinsalto 59
Adina: 8 urtetik aurrera

n06_Siberiako-neskatila_-EUS

Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin. Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak mantsotzen. Amonak zaldi gainean ibiltzen eta animaliak gobernatzen. Gau batean amona konorterik gabe aurkituko du sukaldean.
Zer egin hura salbatzeko?
Barruan dauzkazu neskatilaren abenturak.

Eskuzabaltasuna eta ausardia bultzatzen dituen kontakizuna.

recurso_separadorestrella_tatumItsas azpiko sekretua

Egilea: Lur Gallastegi
Marrazkilaria: Iosu Mitxelena 
Bilduma: Gaztetxo! 38
Adina: 10 urtetik aurrera

n06_Itsas-aspiko_-EUS

Itsas azpiak hainbat sekretu ezkutatzen ditu, baina beti ez gara horiek argitzeko gai. Askotan, gure herriaren historiako pasarteak ere badira ur artean.
Intzak eta haren lagunek uda ahaztezina igaroko dute Donostiako Kontxako badian biziko dituzten abenturei esker.

Udan eta Donostia aldean gertatzen den abenturazko istorioa; eta horrez gain, fantasiatik abiatuta gure historian barneratzeko aukera eskaintzen duen kontakizuna.

recurso_separadorestrella_tatumJauregiko sekretua

Egilea: Maribel Aiertza
Marrazkilaria: Aitziber Alonso
Bilduma: Gaztetxo! 33
Adina: 10 urtetik aurrera

n06_Jauregiko_-EUS

Zergatik egin behar dugu beti nagusiei sudur puntan jartzen zaiena? Gure ama sarjentuak erabaki du, aurten, Otxanten igaro behar ditugula oporrak aitona-amonak zaintzen. Tximeleta bat basamortuan baino gehiago aspertuko naiz, hemen umeak koadroetan baino ez direlako existitzen.
Hori uste nuen jauregikoak euren ume bereziarekin etorri direla entzun dudan arte.  Amonak esan dio amari, sekretuan. Eta ez dute ni jauregira hurbiltzerik nahi. Ba hainbeste misteriorekin jakin-min itzela piztu didate.
Gainera, hezur-haragizko beste ume bat ere azaldu da herrira. Martetik etorri dela ematen du; ez dit esan ba Otxante polita dela. Bueno, polita ez dakit, baina ospetsua bihurtu dugu azkenean. Jakin nahi zergatik? 

Udan eta Nafarroako herri txiki batean kokatzen den misterioz betetako kontakizuna.
Maitasuna, errespetua, eskuzabaltasuna oinarri dituen istorioa.

recurso_separadorestrella_tatumKilimanjaroko diamantea

Egilea: Yoseba Peña
Marrazkilaria: Amaia Ballesteros
Bilduma: Ekin 39
Adina: 12 urtetik aurrera

n06_Kilimanjaroko_-EUS

Berainek udaleku bereziak bizi nahi ditu aurten, non eta Afrikan. Tanzanian bertan bilduko da arduradunarekin: Johann Von Silk. Arka Beltza aurkitu zuen espedizio mitikoko kidea. Safariaren partaideen artean bere alaba Emmy dago, Londreseko harribitxi zoragarria, eta Berain lehenengo begiradatik seko maiteminduko da arrakasta handirik gabe.
Kilimanjaroko diamantearen bila odisea arriskutsu batean murgilduko dira, kontinenterik enigmatikoen ilunpeetara eta, aldi berean, beren bihotzetara, egiazko bidaiak kanpoan zein barruan gertatzen direlako. 

Kilimanjaron eta udako safari batean kokatutako abenturazko eleberria, bizi-bizia.