Doako webinarra: Ta-tumekin irakurketa plana dinamizatzea
Jakin nahi al duzu nola erabiltzen duten plataforma hau beste irakasle batzuek ikasgelan irakurketa lantzeko? Sergio Sánchezek, Lehen Hezkuntzako irakasleak, bere esperientzia partekatu du gurekin. “Nire gelan, umeek beti bezala ikasten dute, baina beste modu batera”.
Gero eta gehiago kostatzen da haur eta nerabeak formatu tradizionaleko liburu bat irakurtzen ikustea, baina horrek ez du esan nahi irakurtzea gustatzen ez zaienik, formatu estimulatzaileagoa soilik nahi dute.
Irakasle garen aldetik, ezin ditugu aprobetxatu gabe utzi irakurketarekiko motibazio hori handitzeko teknologiak eskaintzen dizkigun ateak.
Ikaskuntzak ez dira estimulu bakar baten ondorio, baizik eta ikasleek bizitzan zehar izango dituzten esperientzia eta faktore askoren ondorio. Sergiok azaldu digunez, Ta-tumek lagundu dio ikasgaien arteko loturak sortzen, ikasgai bateko irakurketek beste bateko edukiak lantzeko balio baitie. Sarri, arlo ugarirekin lotutako irakurketa zatiak bilatzen ditu. Horrela lotzen dituzte gelan irakurtzen dituzten nobelak ikasgaiekin, eta horri esker, ikasleek ikaskuntza bizitza errealarekin konekta dezakete.
Sergio Sánchez zuzenean entzun nahi baduzu, ez galdu berarekin egingo dugun zuzeneko webinarra: “Nola dinamizatu zure irakurketa plana? Ta-tumek gauzak erraz jartzen dizkizu”.
Hiru data dituzu aukeratzeko. Eman izena orain!
Osteguna, apirilak 29
Asteartea, maiatzak 11
Osteguna, maiatzak 27
Ordutegia: 18:00etatik 19:00etara.
Hizlaria: Sergio Sánchez, Lehen Hezkuntzako irakaslea, Google trainer eta 1. eta 2. mailako Google trebatzaile ziurtatua.
Hizkuntza. Gaztelania
Mugi zaitez! Lekuak mugatuta daude.
Gogoan izan: webinarraren bezperan, sarbideko esteka bidaliko dizugu zure posta elektronikora. Saioa eroso jarraitu ahal izango duzu edozein gailutatik eta tokitatik.