Ta-tumek aurrera egin du: orain prozesuetan eta zereginetan oinarritutako ikuspegiarekin lantzen ditu irakurketa gaitasunak

05-05-2025

Ta-tumen, irakurketa esperientzia esanguratsua eta aberasgarria izatea izan da beti gure helburua. Orain beste pauso bat eman dugu: kasuetako jarduera guztiak egokitu ditugu, irakurketa gaitasunak prozesuetan eta zereginetan oinarritutako ikuspegi egituratu baten bidez lantzeko. Ikuspegi hori lerrokatuta dago PISAren eta PIRLSen esparruekin.

Aldaketa hori egiteko, Universitat de Valènciako irakurketa taldearen laguntza izan dugu. Talde horretako kideak adituak dira irakurmenerako estrategiak ikertzen eta garatzen.

Zer esan nahi du horrek?

Orain arte, Ta-tumeko kasuek erronkak eta galderak eskaintzen zituzten, irakurketa motibatzeko. Eguneraketa honekin, galdera bakoitza irakurmen prozesuen esparru baten parte da. Hala, ikasleek trebetasun giltzarriak garatu ditzakete, testuak ulertzeko, aztertzeko eta horien gainean hausnartzeko.

Nola lantzen dugu irakurmena?

Orain, Ta-tumeko jarduerek prozesuetan eta zereginetan oinarritutako eredu bati jarraitzen diote. Horiek, PISAk eta PIRLSek ezarritako prozesu eta zereginetan oinarritzen dira. Honako prozesu hauek lantzen dira:

1 Informazio esplizitua aurkitzea eta eskuratzea
Ikasleek testuan agertzen diren datu edo xehetasun espezifikoak topatu behar dituzte, hitzez hitz edo irudi edo grafikoen bidez aurkezten den informaziotik abiatuta.
🔹 Zeregin baten adibidea: Elkarrizketa batean esaldi bat nork esan zuen identifikatzea edo istorioa non gertatzen den adieraztea.

2 Informazio esplizituan oinarrituta, ondorioak ateratzea eta lotzea
Prozesu honetan testu barruko ideiak lotu behar dira, ondorioak ateratzeko. Ikasleek kausa eta ondorio harremanak ulertu behar dituzte, emozioak identifikatu behar dituzte edo hitzen esanahia ondorioztatu behar dute, testuinguruan oinarrituta.
🔹 Zeregin baten adibidea: Pertsonaia batek modu jakin batean zergatik jokatzen duen ondorioztatzea.

3 Informazioa interpretatzea eta integratzea
Hemen, ikasleek datu zehatzetatik harago joan behar dute, eta informazio inplizituarekin lan egin behar dute. Ondorio orokorrak ateratzeko, ezkutuko esanahiak interpretatzeko edo testuko informazioa benetako munduko egoeretan aplikatzeko eskatzen zaie.
🔹 Zeregin baten adibidea: Pertsonaia baten ekintzak egungo balio edo dilema etikoekin lotzea.

4 Edukia eta testuko elementuak aztertzea, ebaluatzea eta horiei buruz hausnartzea
Ulermenaren mailarik aurreratuenean, ikasleak gai izan behar du testuaren sinesgarritasuna epaitzeko, egilearen argudioak ebaluatzeko eta hizkuntzaren efektuen eta egitura narratiboaren gainean hausnartzeko.
🔹 Zeregin baten adibidea: Liburu baten izenburuak haren edukia ongi islatzen duen aztertzea.

 

Jarraipen zehatzagoa txostenen atalean

Kasuen egitura berri horrez gain, Ta-tumek hobekuntzak gehitu ditu txostenen atalean. Hala, irakurmenaren prozesuetako bakoitzean irakasleek euren ikasleen aurrerapenaren jarraipen zehatzagoa egin dezakete orain.

Hortaz, ikasleen parte hartzea ikusteaz gain, orain, zer irakurketa gaitasun garatzen ari diren eta laguntza zer prozesutan behar duten kusi ahal izango duzu.

Zer onura ditu hobekuntza honek?

Irakurketa, helburu batekin: Jarduera bakoitzak helburu argi bat du irakurmenaren garapenaren barruan.
Ebaluazio zehatzagoa: Ikasle bakoitzaren indarguneak eta hobetzeko arloak identifika ditzakete irakasleek.
Ebidentzian oinarritutako metodologia: Hezkuntza arloko nazioarteko azterlan garrantzitsuenen gidalerroei jarraitzen die ikuspegiak.

Universitat de Valènciarekin egindako elkarlanari esker, ikasleen irakurketa gaitasunak modu egituratuago eta eraginkorragoan garatzeko tresna are indartsuagoa bilakatu da Ta-tum.

Jakin nahi al duzu gehiago? Ezagutu zehaztasunez nola funtzionatzen duen gure plataformak.

👉 Sartu Ta-tumera