n02_vale_privilegio_01_ibai

Ezagutu Ta-tum pribilegio txartelak!

13-04-2021

Ta-tumek inprimatzeko hau du, ikasgelan gamifikatu ahal izateko: pribilegio txartelak. Eman ikasleei irakur dezaten bultzatzeko eta izandako emaitza onak saritzeko. Deskargatu eta inprimatu txartel hauek eta dinamizatu zure irakurketa saioak. 

 

Badakizu hezkuntza arloan gamifikazioa funtsezkoa dela ikasgelan. Azaldu gelan zer diren Ta-tumeko pribilegio txartelak, haiekiko interesa ager dezaten eta zure aliatu bihur daitezen. Sarien sistema honekin, ikasleen motibazioa ziurtatuta izango duzu. Lorpenak jaso ahala eta norberaren bilakaera hauteman ahala, irakurketan gero eta gehiago inplikatuko direla ikusiko duzu.

 

Txartel horiekin, irakasleek ikasleei sariak emango dizkiezue haien jarreragatik, aurrerapenagatik, interesagatik… Pribilegio txartel bakoitzak onura bat ematen dio jasotzen duenari. Avante Eskola entzutetsuko pertsonaietan inspiratuta daude: Zinca, Axel, Oto, Helena, Ciro, Aristide eta Taffeine irakaslea. Esate baterako, Zincaren txartelak gelan irakurtzeko garaian musika jartzeko edo entzuteko aukera ematen du. Aldiz, Taffeine irakaslearen txartelarekin, irakurketako zereginak ebazteko beste egun bat emango diezue ikasleei.

 

n02_vale_privilegio_02_ibai

 

Pribilegio batzuk irakurketarekiko zaletasuna eta gozamena sustatzeko pentsatuta daude; beste batzuk, irakurketa partekatua ahalbidetzeko, eta beste batzuk, detektibeen ikerketa-lanak errazago argitzeko. Baina, adi, pribilegio txartel berezi bat ere badugu. Harekin, pentsa dezakezun edozein sari eskaini ahal izango diezu ikasleei. Hemen dituzu etekina ateratzeko ideia batzuk: lortu duen ikasleak gustuko duen liburu bati buruzko marrazki bat egitea, hurrengo irakurgaia aukeratzea edo liburua bete norbaiti gomendatzea. Oso gustura jakingo genuke zure gelarako zer onura prestatzen ari zaren. Konta iezaguzu! #TatumIbaizabal #irakurketagamifikatua

 

Nola funtzionatzen dute Ta-tum pribilegio txartelek? Pribilegio txartel bat entrega dezakezu zure ikasleek kasuko domina guztiak lortzen dituztenean, puntu kopuru jakin bat lortzen dutenean, liburua irakurtzen amaitzen dutenean… Irakurtzea edo jarduerak egitea gehien kostatzen zaien ikasleekin motibaziorako elementu gisa ere erabil ditzakezu. Ikasle batek pribilegio hori erabili nahi duenean, gastatu egingo du, hau da, txartela itzuliko dizu, eta berriz ere eskuragarri egongo da gainerako gelakideentzat.

Baliabidea malgutasunez erabil dezazun animatzen zaitugu, eta beharren eta baldintza berezien arabera, denentzat aitorpena eta estimulua izan dadin haren garrantzia balora dezazun.

n02_vale_privilegio_03_ibai

Non deskarga dezaket? Baliabidea zure eskoletako bakoitzeko Inprimatzekoak botoian topatuko duzu.

Gogoratu: inprimatzeko baliabide berriak ikusten ez badituzu, baliteke cachéa ezabatu behar izatea.