n04_japon_01_EUS_v2

Ezagutu "Japonia izoztua!" gertakariaren amaiera

11-05-2021

Ikasturte amaiera gerturatzen ari da. Asko irakurri al dute zure ikasleek? Mesedez, esaguzu Japonia izoztua! atalaren hasieran detektibeek eskatu zieten moduan liburuetako pertsonaiak berreskuratu ahal izan dituztela.

Azken kapitulua dagoeneko eskuragarri dago eta bertan ikusi ahal izango duzue Axel, Zinca, Aristide, Helena, Oto eta Cirori esker, eta, noski, irakurleei esker, pertsonaiak liburuetara nola itzuli diren. Lurra zergatik ari zen izozten ere jakingo duzue, eta Genjiren istorioa ezagutuko duzue. Gainera, bideoaren amaieran, Axelek aholku bat eman digu ikerlari onak izateko. Zer gomendio da?

Please accept statistics, marketing cookies to watch this video.

Ta-tumen atalak hasierako kapitulu batez eta amaierako kapitulu batez osatutako istorioak dira. Lau gertaera daude: Kometaren misterioa, Nuten madarikazioa, Erne, birusa! eta Japonia izoztua!

Baliabide hau gelan irakurketa gamifikatu nahi duten irakasleentzat da. Hasierako kapitulua ikasturte hasieran ikus daiteke, irakurleei egoeran kokatzen lagunduko baitie. Bertan kontatzen denez, gertakari arraro batek liburuetako pertsonaiak desagerrarazi ditu.

Orduan, liburu bakoitza zure ikasleentzako kasu bihurtuko da; irakurketa erabili beharko dute ebazteko, probak eta jarduerak gaindituz. Hor hasiko da ikasleen misioa, Avante Eskolako detektibeek haien lankidetza eskatuko baitute. Hasierako bideoak, hala, irakurleak motibatuko ditu eta argitu beharreko kasuetan sartzen ditu.

Amaierako kapitulua ikasturte amaierarako pentsatuta dago. Bertan, Avante Eskolako detektibeek irakurleen laguntzarekin kasua nola argitu duten ikusiko dute ikasleek.

Japonia izoztua! atalean, Indoctus lapurra berriro agertu da. Oraingoan, historiako nobela zaharrena lapurtu du: Genjiren istorioa. Lapurreta hau dela eta, zergatik jakin gabe, Lur osoa izozten joan da, eta aldi berean, liburuetako pertsonaiak desagertu egin dira. Avante Eskolako detektibeek irakurleei laguntza eskatu diete. Indoctus gaiztoa garaitzeko behar dute haien laguntza. Egin klik hemen atala ikusteko eta xehetasun guztiak gogoratzeko.

Please accept statistics, marketing cookies to watch this video.

Aukeratu lau istorioetako bat. Gela bakoitzean istorio desberdin bat erabil dezakezu, edo berbera, nahi duzun moduan. Ikasmaila bakoitzerako atal desberdina erabiltzea gomendatzen dizugu, ikasleek urtero istorio desberdina ezagut dezaten.

Gogoan izan zuk eta ikasleek gelako Aurkezpena botoian ikus ditzakezuela atalak. Irakasle gisa, gela bakoitzeko Aurkezpena botoian klik egitean zer bideo agertuko den konfigura dezakezu. Hala, ikasleek bideoa nahi duten guztietan ikusi ahal izango dute.

n04_japon_02_EUS

Atalez aldatzeko, egin klik hiru puntuen gainean menua zabaltzeko, eta erabili alboetako geziak lekualdatzeko. Ondoren, aukeratu dagokion istorioaren aurkezpenerako edo amaierako bideoa eta gorde aldaketak.

Anima zaitez baliabide hau erabiltzera eta atera ahalik eta etekin handiena Ta-tumi!

n04_japon_03_EUS