tablon-mailing_IBAI

Inprima daiteke dagoeneko “Bilaketa” atala

17-03-2021

Dakizun moduan, “Bilaketa” atalak kasu bakoitzaren sarrera egiten du. Horri esker, detektibeen ikerketa girotu dezakezu eta liburua irakurriz kasua argitzera anima ditzakezu. 

Albiste baten, elkarrizketa baten edo kazetaritzako beste testuren baten albistea irakurriz hasiko da; han, gertakari arraroak azalduko dira eta gela osoaren laguntza eskatuko da kasua argitzeko. 

Orain, testu hau inprima dezakezu inprimagailuaren ikonoan (Inprimatu) klik eginda. Hala, gela benetako detektibeen bulego bihurtuko duzue.

imprimir se busca_ euskera

Betiko moduan, eduki hau alda dezakezu arkatzaren ikonoan (Editatu) klik eginda. Horrek eskuragarri dagoen informazioa egokitzeko edo zabaltzeko aukera eskaintzen dizu.

imprimir se busca_ euskera

Are gehiago egin dezakezu: sortu zeure kasuak eta esleitu gela bati. Zeure testua sortzeko aukerarekin batera inprimatzekoa erabiltzen baduzu, zure detektibe taldearekin albiste pertsonalizatuak prestatu ahal izango dituzu, eta ikasleak eurak izan daitezke protagonista. Gainera, albiste baten zatiak eta haien komunikazio funtzioa gogoratzeko eta praktikatzeko txantiloia ere sortu ahal izango duzu. 

Inprimatu albisteak eta zintzilikatu gelako iragarki oholean. Hala, gela detektibe bulego bihurtuko da Ta-tumekin irakurketa egin bitartean.