
GAZTEENTZAKO LIBURU GEHIAGO EUSKARAZ
Ta-tum plataforman gazteentzako liburu gehiago eskaini nahi dizkizuegu.
Ekin bildumaren barruan gai askotariko liburuak aurkituko dituzu. Irakurri eta gozatu!
Lehen amodioa Suedian
Egilea: Joxemari Iturralde
Marrazkilaria: Marcos San Blas
Bilduma:Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Risky Suediara joango da oporretan. Han, bertako bi neska ezagutuko ditu, Ingrid eta Marjia, eta hauek sortzen dioten zirrararen eraginez pixka bat aztoratuta ibiliko da. Maitasunaren ziztada ere biziko du.
Coca-Cola Erdi Aroan
Egilea: Migel Anjel Mintegi
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Bilduma:Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Mikel eta Aitor denboran seiehun urte atzera eginda ibiliko dira, Erdi Aroan.
Gorabehera eta estualdi askori egin beharko diote aurre, besteak beste, gaur egun arruntak baina sasoi hartan tresna harrigarriak ziruditen Coca-Cola pote baten edota aspirina baten laguntzarekin.
A zer gaupasa!
Egilea: Migel Anjel Mintegi
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Bilduma:Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Udako gau bat da. Sei gazte kostaldeko herri batean ospatuko den rock kontzertura joango dira gaupasa ahaztezin bat egiteko asmoz. Eta halaxe gertatuko zaie, bai horixe!
Bihotz nahasiak
Egilea: Fernando Morillo
Marrazkilaria: Andoni Odriozola
Bilduma:Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Ikasturteko lehendabiziko eguna. Nerea ikastolara joateko irrikitan dago, bai baitaki Maitane, lagun minena, han aurkituko duela. Neskak berehala susmatzen du, ordea, zerbait ezohikoa. Zer demontre ari da gertatzen? Aireak abentura usain bortitza dakarkio.
Erreka
Egilea: Rafa Ugalde
Marrazkilaria: Maite Gurrutxaga
Bilduma:Ekin
Adina: 12 urtetik aurrera
Uda, oporraldia, lagunak, lehenengo maitea, ura… gaztetan sarritan nahasten dira, eta nahaste horretatik betiko josita gelditzen zaizkigun esperientziak sortzen dira. Sasoi horretan esperientzia bizienak izaten dira lagunekiko harremana, eta norbere buruarekiko elkarrizketa eta sekretuak, eta jakina, lehenengo maitemina. Lehenengo neskato edo mutiko hori, lehenengo ukitu eta lehenengo musu hori; gaur egun hondartzaren bateko igerialdi artean; duela urte batzuk, ordea, edozein errekatako putzuren baten. Eta anabasa horretatik irudi eta irakaspen garbiak sortzen dira, beti gogoan eta aldean eramango ditugunak, eta neskato edo mutilo haren gomuta ahanztezina.
Santiago Bidean
Egilea: Joxemari Iturralde
Marrazkilaria: Jose Manuel Mata
Bilduma:Ekin
Adina: 14 urtetik aurrera
Liburu honetako protagonista Santiago Bidea egitera doa.
Bidean jende ezberdin ugari aurkituko du eta bisitak izango ditu noizbehinka: ia ahaztuta zeukan neskalagunarena, koadrilako lagunak…
Santiago Bidean danetik aurki dezakezu, gauza onak eta baita arazo larri samarrak ere. Baina Santiago Bidea eguneroko bizitzaren eredu da, aurrera jo behar da beti, ezin da atzera egin.
Zatoz nirekin Santiago de Compostelara
Egilea: Joxemari Iturralde
Marrazkilaria: Amaia Ballesteros
Bilduma:Ekin
Adina: 14 urtetik aurrera
Irudika ezazu egoera hau: gaztea zara eta arazoak dituzu etxean, gurasoekin, ikastetxeko lagunekin; benetan denboraldi kaxkarra ari zara pasatzen…
Zer egin egoera larri horri buelta emateko?
Hilabeteko atsedena hartu eta bidean hasi ibiltzen. Orreagatik Santiago de Compostelaraino 800 kilometro dituzu zeure burua lasaitzeko, ideiak argitzeko, arazoei konponbidea aurkitzeko…
Amodioaren gazi gozoak
Egilea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Alberto Campos
Bilduma:Ekin
Adina: 14 urtetik aurrera
Ezberdina bezain gozoa
Egilea: Antton Kazabon
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Bilduma:Ekin
Adina: 14 urtetik aurrera
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak.
Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak. Maiteminak jotzen gaituenean ez dugu geure burua kontrolatzen, zoramenezko haizeak jotzen gaitu, askotan geure burua galtzeraino, erabat itsutzeraino. Horregatik diogu arriskutsua dela, irristakorra dela.
Ezagutu 10-12 urte bitarteko irakurleentzako gure nobedadeak!