Lehen irakurleentzako proposamenak: emozioak eta sentimenduak nagusi

19-04-2024

PAPER TXORIAK SAIL LARANJA, 4-5 URTE

Zu bai zu, Argi!

Zu bai, Argi!.

 

Egilea: Gabriela Keselman
Marrazkilaria: Natalia Colombo
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta
Adina: 4 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan
Letra mota: larria

Argi txakurtxoa zoora joan da amarekin, eta bertan animalia berezi askorekin topo egin du. Batzuk ausartak, azkarrak eta erraldoiak dira; beste batzuk hortz eta atzapar handiak dauzkate. Bera ere berezia da, baina Argik oraindik ez daki…

 

PAPER TXORIAK SAIL GORRIA, 6- 7 urte

Niri bakarrik gertatzen zait!

Niri barrarrik

Egilea: Gabriela Keselman
Marrazkilaria: Marcelo Elizalde
Itzultzailea: Xabier Olaso
Adina: 6 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan

Inoiz jarri al zara umore txarreko errinozeroaren umore txarrez? Horrela jarri da Teo patinetatik ziplo erori eta bere plan guztiak pikutara joan ondoren. Gauza txar guztiak berari pasatzen zaizkiola pentsatzen du, baina benetan, laguntasunak duen garrantziaz konturatuko da.

 

ZIRIMIRI BILDUMA, 6-8 URTE

Zero, estu eta larri

zero

Egilea: Jorge Llangil
Marrazkilaria: Jorge Llangil
Itzultzailea: Xabier Olaso
Adina: 6 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan

ZERO foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina, besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du, eta bazterturik sentitzen da, estu eta larri.
Egun batean, oso bestelakoak diren foka batzuen bisita izango dute. Aurrerantzean, Zeroren bizitza betiko aldatuko da.