8-12 urte bitarteko irakurleei eskainitako irakurgaiak

19-04-2024

MATXINSALTO BILDUMA

Sagu bat nire katiluan!

Segu bat

Egilea: Yolanda Larreategui Duralde
Marrazkilaria: Irrimarra
Adina: 8 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan

Zer pentsatuko zenuke, egun batean gosaltzera joan eta zure katiluan sagu bat aurkituko bazenu? Eta gainera sagu horrek hitz egingo balu? Horixe bera pasatu zitzaion Malik mutikoari bere urtebetetze egunean. Nor zen sagu ha? Zer egiten zuen bere etxean? Eta, garrantzitsuena, zer nahi zuen sagu hark?

Sekretuak eta karameluak

Sekretuak

Egilea: Antton Kazabon
Marrazkilaria: Manu Ortega
Adina: 8 urtetik aurrera
Marrazkiak: koloretan

Karameluak onak dira zenbaitetan gure saminak eta ezinak goxatzeko. Batzuetan, ordea, karameluen gozoa ez da aski izaten gure zalantzazko egun triste eta ilunak alaitzeko eta argitzeko. Horrelakoetan, zein gozoak diren maite ditugunen babesa eta hauen besarkaden beroa.

 

PAPER TXORIAK SAIL URDINA BILDUMA

Munstroa eta liburuzaina

Munstroa

Egilea: Alfredo Gómez Cerdá
Marrazkilaria: Carmen Queralt
Itzultzailea: Aitor Arana
Adina: 8 urtetik aurrera
Marrazkiak: zuri-baltzean

Hona hemen munstro izugarri normal eta arrunt baten istorioa. Albaceten bizi da, hango negu hotzak asko gustatzen zaizkiolako. Udan berorik egingo ez balu… Antartikan pentsatu ere ez zuen egingo. Oso bero handiko egun batean, giro fresko bila zebilela, bizia aldatu zion leku batera heldu zen.

 

PAPER TXORIAK SAIL BERDEA BILDUMA

Nesken taldea

chicas

Egilea: Pascual Alapont
Marrazkilaria: Julia Cejas
Itzultzailea: Aitor Arana
Adina: 10 urtetik aurrera
Marrazkiak: zuri-beltzean

Marinak oso gustuko du futbola eta, mutilek onartu nahi ez duten arren, oinekin magia egiten duela ematen du baloia hanka artean duenean. Chusa ikaskideak beren eskubideen alde borrokatzera animatzen du konponbide bat proposatuz:
nesken taldea osatuko dute eta dena egiteko gai direla erakutsiko dute.
Rosa Parkstarrak taldea sortuko dute!

 

GAZTETXO! BILDUMA

Tomasen belarritakoa

Tomasen

 

Egilea: Antton Kazabon
Marrazkilaria: Jokin Mitxelena
Itzultzailea: Aitor Arana
Adina: 10 urtetik gora
Marrazkiak: zuri-beltzean

Andereñoak Urguiluko mutil baten hilketaren misterioa kontatzen hari zaie ikasleei. Tomas astebururo joaten da Urguilura jai egunak pasatzera, bertakoa baita amona.
Jakin-minez beteta eta gertatutako misterioari buruz gehiago ikertu nahian, Tomas bakarrik irteten da gauez, baina mutikoa ez da berriz etxera bueltatzen. Zer gertatu zaio Tomasi? Agertuko al da?