
Bilduma berri bi euskaraz irakurketaz gozatzeko: Zonbigunea eta Oriol Arlote.
Ta-tum plataforman 10-12 urte bitarteko irakurleentzat 15 liburu berri aurkituko dituzu. Liburu horiek hiru bildumatan banatuta daude: Zonbigunea eta Oriol Arlote bilduma berriak eta Gaztetxo! bildumako eskaintza gehiago.
Zonbigunea bilduma istorio dibertigarriez osatua dago; eta Oriol Arloteren eskutik ustekabeko abenturak biziko dituzu. Liburu arinak eta entretenigarriak dira, irakurleen arreta pizteko modukoak.
Gaztetxo! bildumako liburuen artean, era askotariko liburuak dituzu; horien artean, adin tarte honetarako aproposa den poesia eta jolas liburua eta hizkuntzarekin jolasteko aukera emango dizun liburua aurkituko duzu: Anpolai gorriak. Irakurri eta gozatu!
Heriovilleko sekretua
Egilea: Peter Walker
Marrazkilaria: Bié
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Zonbigunea
Adina: 10 urtetik aurrera
Sekretu bat aurkitzeke.
Herri galdu bat.
Errealitate berri bat.
Koadrila misteriotsu bat.
Zonbi parkean harrapatuta
Egilea: Peter Walker
Marrazkilaria: Bié
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Zonbigunea
Adina: 10 urtetik aurrera
Egiaren ordua.
Proba erabakigarri bat.
Bizitzaren eta heriotzaren arteko leku bat.
Jazarpen bat eta damu bat.
Zonbi mutanteen gaua
Egilea: Peter Walker
Marrazkilaria: Bié
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Zonbigunea
Adina: 10 urtetik aurrera
Gau beltz bat.
Dohain bat, sinestezina, ustekabekoa.
Etsaia gertu eta arerio-lurralde bat.
Garrasi bat: «Kemena, orain eta beti».
Aberastu naiz azkenean!
Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Oriol Arlote
Adina: 10 urtetik aurrera
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango. Nire lagun Lisekin nagoenean, ez dago oztopo gaindiezinik! Nire familia pixka bat eramanerrazagoa izango balitz, zeruan egongo nintzateke!
ESKERRAK PLAN BAT BURURATU ZAIDAN…
Bukatu dira aitzakiak!
Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Oriol Arlote
Adina: 10 urtetik aurrera
Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua! Marrazki bizidun bat izango banintz, hodei beltz bat izango nuke buru gainean; begietatik, tximista gorriak aterako litzaizkidake; belarrietatik, txinpartak; eta sudurzuloetatik, sufre koloreko lurruna, denak zur eta lur uzteko modukoa.
MUNDUAN EZ DAGO EZ ESKUBIDERIK EZ JUSTIZIARIK!
Erreskate operazioa
Egilea: Eva Santana
Marrazkilaria: Jaume Bosch
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Oriol Arlote
Adina: 10 urtetik aurrera
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea. Ez nazazu haien aurrean gaizki utzi, ikus dezatela hemengoak jatorrak garela. Ez jan ahoa irekita eta ez egin korrokadarik mahaian. Puzkerrik ere ez bota». Anaia agurtzean, esan dit: «Ez itzuli, arrautza oskol!». Eta hala, familiaren maitasunaz beteta, poz-pozik noa Anselmekin eta Lisekin, gure abentura handiari ekitera. HEROIAK IZANGO GARA!
Anpolai gorriak
Egilea: Antton Kazabon
Marrazkilaria: Arrastalu
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Mendi totorrean izarra
errekan haltza
xaguak satorrarekin
egin nahi du dantza.
Basoan elorria
zelaian belarra
xaguak satorrari
jo nahi dio adarra.
Otsailan udara
abuztuan negua.
Max eta lehengusina txikia
Egilea: Laida Martinez
Marrazkilaria: Manu Ortega
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
A zer bizimodu gogorra daraman Maxek! Bederatzi urte ditu, eta amak eta amonak ez diote begia gainetik kentzen ondo portatzen dela bermatzeko. Baina Max bazterrak nahasten ibiltzen da beti. Horrexegatik erabaki dute amak eta amonak diziplina behar duela gure protagonistak.
Kezkatuta geratu da Max, eta orduan, miraría gertatu da: bisitan etorriko da Mirentxo, lehengusina txikia. Mirentxuri lurrikara esaten diote oso bihurria delako. Ama eta amona lehegusinaz arduratzen diren bitartean, Maxen bizimodua hobetu egingo da.
Urtziren diarioa
Egilea:Antton Kazabon
Marrazkilaria: Ima Mendiola
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Ni ere hemengoa naiz, ama ere bai, aita baita ere hemengoa omen da, baina nik oraindik ez dakit zein demonio den ama eta biok bakarrik utzi gintuen pertsonajea. Amak esan zidanez herrikoa eta Pako baino gazteagoa. Nik asko ezagutzen dudan norbait izango da. Horregatik ez didate esan nahi.
Sekretuen hamaika zaporeak
Egilea: Oihane Fernandez
Marrazkilaria: Ainara Azpiazu
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Hainbat sekretu mota daude: handiak, txikiak, koloredunak edota zaporedunak; eta guztiok gordetzen dugu baten bat gure barnean.
Istorio honetako protagonistak sekretu handi bat gordetzen du kutxa batean giltzapeturik, eta oraindik ez daki zer zapore duen sekretu honek. Gai izango ote da horren zaporea aurkitzeko? Ausartuko ote da bere sekretua kutxatik ateratzera?
Nahla
Egilea: Oihane Fernandez
Marrazkilaria: Ainara Azpiazu
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Nahlaren gurasoak marokoarrak dira. Mboreren gurasoak, aldiz, are urrunago dagoen herrialde batetik etorri dira; Senegaletik, hain zuzen ere. Nahla eta Mbore lagun handiak egin dira. Orain auzo lasai batean bizi dira eta bertan denek ezagutzen dute elkar.
Egun batean ordea Salhi jauna desagertu egingo da. Gai izango dira Nahla eta Mbore Salhi tapizsaltzailearen desagerketa argitzeko?
Izaroko altxorra
Egilea: Iñaki Friera
Marrazkilaria: Andoni Odriozola
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
XVI. mendearen amaieran Drake piratak eraso zien Izaron bizi ziren frantziskotarrei,eta han lurperatu omen zuen bere altxorra.
Lau mende geroago, beste lapur batzuek ordura arte artxibo zaharretan gordeta izan den sekretua ezagutu eta plan bat prestatu dute altxorraren jabe egiteko.
Urtegi misteriotsua
Egilea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Alberto Campos
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik,helduekin beti haserre biziko da.
Zorionez, gizon bat azalduko da mutikoaren bizitzan, sinetsi egingo diona: Paxkual, Mikelen etxera bizitzera etorri zen aitona berria. Sinesteaz gain, urtegiko misterioa argitzen lagunduko dio aitona honek mutikoari.
Lagun berezi bat
Egilea: Aitor Arana
Marrazkilaria: Aitziber Alonso
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Asierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratukoda, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, ez dute gauzak argitzen lagunduko. Giro nahasi honetan, Asierrek lagun misteriotsu eta berezi baten aldeko jarrera hartuko du, gertatzen dena gertatzen dela.
Mirari hegalari
Egilea: Iñaki Zubeldia
Marrazkilaria: Jabier Erostarbe
Marrazkiak: zuri beltzez
Bilduma: Gaztetxo!
Adina: 10 urtetik aurrera
Mirarik, hamar urteko neskatila jatorrak, makina bat iseka eta mesprezu pairatu behar izan du txikia delako. Ikaskideek nahigabearen eta tristuraren pozoina sartu diote bihotzean.
Egoera horretatik ateratzeko ideia bat handitzen eta puzten joan zaio barruan.
Bere ausardia erakutsiko die ahobero guztiei, hegaldi harrigarri bat eginez.
Ez galdu 12 urtetik gorako irakurleentzako gure nobedadeak ezagutzeko aukera!