
Emaitzak hobeto bistaratzea lortu dugu
Emaitzak erlaitzean ikus ditzakezu izenburua eta kasuaren egoera.
Gogoan izan uneoro ikus ditzakezula zure ikasleen emaitzak: kasu bakoitzean eta ikerketa bakoitzean lortutako puntuak, baita kalifikazioa ere. Sartu informazio horretara zure gelatik, Emaitzak erlaitzean klik eginda.
Dakizun moduan, kasu bakoitza nola dagoen konfigura dezakezu: garapenean, amaituta edo laster. Gela batean gehitu duzun kasu baten egoera aldatzeko, liburuaren azalaren irudiaren alboan ageri den zigiluan klik egin eta egoera aukeratu beharko duzu.
Egoera aukeratuta, kasu bakoitzeko lana antolatzeko aukera izango dugu:
–Garapenean (zigilu berdea) gaur egun lanean ari zareten kasuak dira. Garapenean dagoen kasu batetik, ikasleek Bilaketa atalera eta Ikerketak atalera sar daitezke. Bertan, ordura arte argitaratu dituzun mezuak, testak eta zereginak ikusiko dituzte. Liburuaren azalean klik eginda ere ireki dezakezu liburua.
–Laster (zigilu urdina) gelarako aukeratu dituzun kasuak dira, baina oraindik ez duzu nahi ikasleek ikusterik. Egoera horretan, kasuarekin lan egin dezakezu: Bilaketa atala editatu, ikerketak aldatu eta abar, gelako horman argitaratu aurretik.
–Amaituta (zigilu gorria) dagoeneko argitu dituzuen kasuak dira: ikasleek liburua irakurri dute eta argitu dituzte argitaratuko dituzun ikerketak. Kasua amaitu dela markatzean, Diploma aukera agertzen da. Argitutako kasuaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu ikasle bakoitzarentzat… Ziur txundituta geratuko direla.