Jarri martxan Ta-tum prestakuntza hauei esker!

23-06-2022

Gustatuko litzaizuke Ta-tumen aukera guztiak ezagutzea? 2022-23 ikasturtean hasi behar baduzu plataformarekin lanean edo haren funtzionamenduari buruzko oinarrizko gai batzuk gogoratu nahi badituzu, prestakuntza plan hau zuretzat da!

Lau web mintegi independente proposatzen dizkizugu. Egun eta ordutegi ezberdinetan eskainiko ditugu, gehien interesatzen zaizkizunak aukera ditzazun. Ta-tum ezagutzeko beharrezko baliabideak eskaintzea, mundu digitalean zure lehen pausoak ematea eta, bide batez, oso ongi pasatzea dira helburuak.

 

Ta-tum martxan jartzea

Zurekin izango gaituzu Ta-tumekin lehen pausoak ematean.

Webinar honetan, Nekanek Ta-tum narratiba aurkeztuko digu; hain zuzen ere, liburu bakoitzaren irakurketa detektibeek argitu beharko duten kasu bihurtzen du Ta-tumek.
Ondoren, Ta-tumera nola sartu erakutsiko digu, eta irakasle erabiltzailearen gisan ibiliko da plataforman. Gainera, lehen aldiz kasu bat nola sortu eta ikasleek horiek argitu ahal izan ditzaten lehen jarduerak nola argitaratu erakutsiko digu.

Jarraian, irakasleentzat eskuragarri dauden beste baliabide batzuk aurkeztuko dizkigu: Estra, estra!, Ta-tum kafetegiko bloga eta bideotutorialak pausoz pauso. Azkenik, Ta-tum apparen funtzionamendua azalduko digu.

Grabazioa eskuragarri plataformako Laguntza atalean.

 

Ta-tumen aurkezpena

Webinar honetan, Ángela Hernández Domingok Ta-tum aurkeztuko du, plataformara nola sartu kontatuko dizu eta, gainera, irakaslearen profilak eskaintzen dituen aukeretan zehar ibilbide bat egiten lagunduko dizu. Ángela Ta-tumeko Project Managerra da, aholkulari pedagogikoa, irakaslea, eta 1 eta 2 mailetako Google Trebatzaile ziurtatua.

Grabazioa eskuragarri plataformako Laguntza atalean.

 

Lehen urratsak Ta-tumekin

Sergio Sánchez García irakasle eta Google Trainer-ak zure ikasleei plataforma modu motibagarri batean aurkezten eta haren funtzionamendua azaltzen lagunduko dizu. Gainera, iradokizunak egingo dizkizu lehen saioak nola bideratu, lehen irakurketak nola aukeratu…

Grabazioa eskuragarri plataformako Laguntza atalean.

 

Ta-tum Lehen Hezkuntzako lehen ikasmailetan

Irakurlerik gazteenekin Ta-tum erabiltzeko oinarrizko alderdiak lantzen ditu saio honek. Liburuak aukeratzeko orientabidea emango dizu, eta irakurketa eta idazketaren prozesua errazteko eta hobetzeko jarduerak gomendatuko dizkizu. Hizlaria Elisa Beltrán García da, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaslea, Educa Abanca sarietako finalista eta Espainiako irakasle onena 2018an, INTEF intsignia hezkuntza teknologiako lidergorako.

Grabazioa eskuragarri plataformako Laguntza atalean.

 

Ta-tum DBHn

José María Valpuesta Ruiz, Pedagogia Terapeutikoan espezialista den irakaslea, psikopedagogoa eta logopeda. Duela hainbat ikasturtetatik, Irakurketa Tailerra egin du nerabeekin. Nola motibatu ditu? Zer estrategiak lagundu diote hain zaila den adin horretan irakurleak sortzen? Saio honetan bere sekretuak jakinaraziko ditu!

recurso_separadorestrella_tatum

Webinar guztiak zuzenean egingo dira. Zure posta elektronikora ere bidaliko dizugu grabaketa, mintegia nahi adina aldiz ikus dezazun.

Hasierako prestakuntza programa honen ondoren, Ta-tumetik ikasturte osoan zehar lagunduko dizugu prestakuntza saio gehiagorekin, plataformari ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta haren erabileraren beste esperientzia batzuk ezagutzeko.

Jarri martxan Ta-tum, klik bakarrean!