
Ospatu urteko festa beldurgarriena Ta-tumekin: Halloweenerako aukeratutako 4 liburuak
Ausartuko al zara irakurgai zirraragarrien proposamen beldurgarriarekin? Halloween gerturatzen ari da eta beldurrez, mamuz eta naturaz gaindiko abenturaz betetako istorioetan murgiltzeko une ezin hobea da. Lau liburu aukeratu ditugu urteko festa beldurgarrienean zuen ikasleen bihotzak bizkortzeko eta haien irudimena askatzeko. Presta zaitez Halloweenerako aukeratu ditugun ezinbesteko 4 irakurgaiak ezagutzeko!
Mamuak datoz!
Testua: David Fernández Sifres
Irudiak: Ximena Maier
Bilduma: Ala Delta – Serie Urdina
Gomendatutako adina: 8-10 urte
Ta-tumeko kasua: dagoeneko eskuragarri!

Pantxo, Teban eta Josezer protagonista dituen istorio dibertigarria eta misteriotsua. Hiru lagunek herrian dituzten agerpen bitxiei aurre egin beharko diete. Umore eta adore handiz, ikasiko dute batzuetan gauzak ez direla diruditena.
Beldurraren etxea
Testua: Ricardo Alcántara
Irudiak: Ximena Maier
Bilduma: Paper Txoriak– Sail Urdina
Gomendatutako adina: 8 -10 urte
Ta-tumeko kasua: dagoeneko eskuragarri!

Gurasoentzat seme eredugarria zen Julian, baina beldurrez josita bizi zen, eta beldur haiek ez zioten uzten hainbeste desiratzen zuen nahia betetzen: jolas parkekko beldurrezko trenean ibili nahi zuen.
Egun batean, ordea, halabeharrez egin behar izan zion aurre beldurrari.
Tomasen belarritakoa
Testua: Antton Kazabon
Irudiak: Jokin Mitxelena
Bilduma: Gaztetxo!
Gomendatutako adina: 10 – 12 urte
Ta-tumeko kasua: dagoeneko eskuragarri!

Hainbat eta hainbat ziren Urguilu herritik heltzen ziren istorio kitzikagarriak, eta honek guztiak, duela gutxiko mutil gazte baten desagerpenari lotuta, lo egin ezina areagotzen zien Tomasi eta haren lagunei.
Hainbat gertakari bitxi jasoko dira istorioa aurrera joan ahala, Tomas gaztea desagertu arte ere! Baina bai bitxia, amaieran, Tomasen belarritako berdina daraman katu beltz bat agertu da!
Beldurrak airean
Testua: Aitor Arana
Bilduma: Ekin
Gomendatutako adina: 12 – 14 urte
Ta-tumeko kasua: dagoeneko eskuragarri!

Beldurrezko ipuinotan irakuleak lauso ikusiko du naturaren eta naturaz gaindikoaren arteko muga.
Zer ari da gertatzen? Amesgaiztoa ote da? Erokeria? Hilketa?
Pertsonaiek egiazko nortasuna dute. Iragana dute. Traumak bizi izan dituzte.
Gizakiak dira, kontraesan eta guzti. Irakurleari askotariko sentimenduak sortuko dizkiote.
