Ezagutu 2024an Ta-tumen gehien irakurri diren 5 tituluak
2024. urtearen amaiera hurbiltzen ari da, eta, amaitu baino lehen, une bikaina da atzera begiratzeko eta hamabi hilabete hauetan Ta-tumen gehien irakurri diren liburuak egiaztatzeko.
Oraindik irakurri ez badituzu, ezagutzera gonbidatzen zaitugu, eta, batez ere, ikasgelan zure ikasleekin lantzera. Elkarrekin egiaztatuko duzue zergatik liluratu dituzten dagoeneko hainbat eta hainbat «tatumer»…
Sagu bat nire katiluan
Testua: Yolanda Larreategui
Irudiak: Irrimarra
Bilduma: Matxinsalto
Gomendatutako adina: 8 urtetik aurrera
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!
Malik urtebetetze egunean ziztu bizian jaiki zen ohetik, eskatutako koloretako argidun patinetea aitak oparituko ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek.
Nor zen sagu hura? Zer egiten zuen bere etxean? Eta, garrantzitsuena, zer nahi zuen sagu hark?
Billinghurst gazteluaren kasu bitxia
Testua: David Fernández Sifres
Irudiak: Albertoyos
Bilduma: Avante detektibe eskola
Gomendatutako adina: 8 urtetik 10era
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!
Ez dago Avante eskola bezalako beste lekurik. Han trebatzen dira garai guztietako detektibe onenak eta ausartenak.
Axel, Zinca, Oto, Ciro eta Helena Avante eskola ospetsura iritsi berriak dira eta euren lehen misioari egin beharko diote aurre: munduko zazpi harribitxi garestienen lapurra harrapatzea. Horretarako, Billinghurst gaztelura joan beharko dute, eta han ornitoptero eta automata artean ikerketari ekingo diote. Gazteluko segurtasunburuak sartzea debekatzen dienean, kasua korapilatu egingo da.
Txirolo
Testua: Maribel Aiertza
Irudiak: Manu Ortega
Bilduma: Gaztetxo!
Gomendatutako adina: 10 urtetik aurrera
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!
Urko ez da etxe normal batean bizi; belaontzi batean bizi da gurasoekin. Pozez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean, iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko! Ezizen itsusi bat ere jarri zion: Txirolo. Eta horrek bai ematen ziola min.
Urkok skatearen gainean grindatzen eta jauzika ahazten zituen penak eta minak. Urkok Aitzolen familia sekretu bat ere ezagutzen zuen: irainka eta mundo guztiari esaten hasiko zen?
Tomasen belarritakoa
Testua: Antton Kazabon
Irudiak: Jokin Mitxelena
Bilduma: Gaztetxo!
Gomendatutako adina: 10 urtetik aurrera
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!
Beldurrezko kontakizun paregabea. Eta intrigaz eta misterioz osatutako kontakizuna.
Tomas eta haren gelakideak guztiz adi daude irakasleak kontatzen dizkien istorio interesarri bezain izugarriei. Hainbat eta hainbat ziren Urguilu herritik heltzen ziren istorio kitzikagarriak, eta honek guztiak, duela gutxiko mutil gazte baten desagerpenari lotuta, lo egin ezina areagotzen zien Tomasi eta haren lagunei.
Kontakizuna aurrera joan ahala gertakari bitxiak gertatuko dira, Tomas gaztea desagertu arte! Eta bukaerak, duda barik, harrituko zaitu, bai ala bai!
Nesken taldea
Testua: Pasqual Alapont
Irudiak: Julia Cejas
Bilduma: Paper Txoriak Sail Berdea
Gomendatutako adina: 10 urtetik aurrera
Kasua Ta-tumen: dagoeneko prest!
Emakumeen futbolaren gorakada abiapuntutzat hartzen duen eleberri interesgarria da. Helburua —ezberdintasunei jaramonik egiten ez dien gizarte batean—, emakumeek edo edozein pertsonak aurkitzen dituzten zailtasunez irakurle gazteak sentsibilizatzea da. Pasqual Alaponten kontakizunak Julia Bejasen zuri-beltzeko ilustrazioak ditu lagun. Gainditzeko abentura honek beste leku batzuetan, beste garai batzuetan eta beste arrazoi batzuengatik, hala nola arraza-borrokagatik, eskubideak eta berdintasuna lortzeko konkisten gaia sartzen du. Izan ere, taldearen izenaren arabera, protagonistek idolotzat hartzen dute Rosa Parks ekintzailea. Kontakizun honek haurrak sentsibilizatzeko garrantzitsua den beste gai bat ere jorratzen du: belaunaldi desberdinek elkarri eman diezaioketen laguntza. Historia horrek edozein gizakiren eskubide indibidual eta kolektiboak defendatzera bultzatzen du, eta bizikidetza, talde-lana eta kirol-espiritua sustatzen ditu.