Ta-tum Plataforma Escuela Avante

​​Zer da Avante Eskola? Ezagutu haren gakoak eta sekretuak!

26-10-2021

Avante detektibe eskola entzutetsua da, ikasleei misterio literarioak argitzen laguntzeko sortutakoa. Ta-tumen du egoitza, eta bertan jarduten du gamifikazioko askotariko teknikekin, irakurketarekiko zaletasuna sustatzeko. Hobeto ezagutu nahiko zenuke? Jarraitu hurrengo paragrafoan!

Gamifikazioa ingurune ez-ludikoan jolas elementuak erabiltzean datza. Sarri, jolasten dugunean, fantasiazko unibertsoetan murgiltzen gara. Hori dela eta, Ta-tumek irakurketa planeko lana detektibeen munduan girotzea proposatzen dizu. Horixe da ikasgelan irakurketa dinamizatzeko hari nagusi gisa baliatuko den proiektuaren narratiba.

Gure istorioan, liburuetako pertsonaiak eta objektuak desagertzen ari dira gertakari bitxien eraginez: kometa batekin topatzea, tornado bat, birus informatikoa edo liburu magikoa lapurtzea. Horiek dira ikasleak narratiban barneratzen lagunduko dizuten lau atalak. Avante Eskolako detektibeek gure laguntza behar dute pertsonaiak eta liburuak erreskatatzeko. Horretarako, irakurketako konpetentziei lotutako erronkak eta probak egin beharko dituzte.

Erronka horiek gainditzeko, Nautilus taldearen laguntza izan dezakezu. Adin eta jatorri ugaritako sei detektibez osatuta dagoen talde horrek ingurune atseginean eta steampunk estetika motibatzailean gidatuko dute zure gela. Taldekide bakoitzak bere gaitasunak ditu, eta jokoan sartzen direnean, alderdien batura baino gehiago bihurtzen da taldea. Ezagutu nahi al dituzu?

 

Ta-tum Escuela Avante Axel

 

Axel (15 urte) da zaharrena. Bidaiari peto-petoa, asmakizunaren artea DNAn idatzita darama. Misio batean ezkerreko begiko ikusmena partzialki galdu zuen, eta ordutik, berak sortutako brontzezko monokulo bat erabiltzen du, eta horrek gainerakooi oharkabean pasatzen zaizkigun xehetasunak ikusten laguntzen dio.

 

 

Ta-tum Escuela Avante Zinca

 

Zinca (13 urte) taldearen liderra da, adimen paregabea eta antolaketarako gaitasuna duelako. Plan ausartenak eta eraginkorrenak diseinatzen ditu. Eta musika benetan gogoko du! Salmenta ibiltarian aritzen den familia batekoa da. Greziako uharte batean errekrutatu zuten.

 

 

Ta-tum Escuela Avante Oto

 

Oto (12 urte) gaitasun narratibo itzela du. Jatorri errusiarreko aurrenerabe honek edonor konbentzi dezake bere diskurtsu landuekin. Taldeko kronikagilea da eta beti umore onez egoten da.

 

 

 

Ta-tum Escuela Avante Helena

 

Helena (9 urte) Julio Verneren nobelen zalea da eta Zincaren lagun mina da. Landa ingurunean hazi da eta normala baino garatuago ditu zentzumenak, bereziki ukimena, usaimena eta entzumena. Ahots ozenez irakurtzea da Helenaren beste ezaugarrietako bat.

 

 

Ta-tum Escuela Avante Ciro

 

Ciro (6 urte) oraindik ere hizkuntzarekin ahaleginetan dabil! Baina egunetik egunera gehiago eta hobeto ikasten du. Afrikan jaio zen, eta naturaren sekretuak inork ez bezala ezagutzen eta hautematen ditu. Ohikoa da liburuxkarekin eta zenbait arkatzekin ikustea ere, asko atsegin baitu marraztea. Avante Eskolako zuzendariarekin batera, itsasoko tragedia handi batetik bizirik atera zen.

 

 

Ta-tum Escuela Avante Aristide

Taldea ez litzateke osorik egongo Aristide gabe; izan ere, behin baino gehiagotan lagundu dio taldeari. Bizkarrezurrean duen lesioa dela eta, Axelek asmatutako arnes landu bat darama.

 

 

 

 

 

Ikusi duzun moduan, Nautilus balio handiko taldea da. Taldekide bakoitzak taldea aberasten du, hala, elkarrekin helburu guztiak lortzeko. Avante Eskolak ongietorria egiten dio, norbere historia pertsonalaz edo dituen gaitasunez harago, proposatutako erronkei aurre egiteko ausardia duen orori. Orain, ikasleen irakurketa esperientzia gamifikatzeko Ta-tumek proposatzen duen narratiba ezagutzen duzunez… Zeren zain zaude eskola entzutetsu honetan sartzeko eta liburuek taupada nola egiten duten sentitzeko?