Webinar primaria

Ta-tum Lehen Hezkuntzako lehen ikasmailetan

31-07-2023

Nola lan egin oraindik erraz irakurtzen ez duten umeekin? Elisa Beltrán Garcíak zenbait urte daramatza Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako eskoletan Ta-tum erabiltzen eta oso gustura daude!

Webinar honetan bere sekretuak azaldu dizkizu.

Ponente Elisa

 

Hizlaria: Elisa Beltrán García, Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakaslea, Educa Abanca sarietako finalista. Espainiako irakasle onena 2018, INTEF intsignia hezkuntza teknologiako lidergorako.

Hizkuntza: gaztelania

Iraupena: 45 min

 

 

Orain Ta-tum gehixeago ezagutzen duzunez, zure eskoletan ezartzeko estrategia ugari ikasteko garaia da. Prestakuntza saio honetan, gure hizlariak Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako egokiak diren irakurketak aukeratzen lagunduko dizu, bere esperientzian oinarrituta. Pentsatuko duzun moduan, liburu guztiek ez dute berdin funtzionatzen irakurtzen hasi berriak direnen kasuan.

Zure ikasleak motiba ditzazun eta aldi berean haiek azkarrago irakurtzen, ikasten eta ondo pasatzen duten bitartean eskolan egiteko jarduera ugari ere gomendatuko dizkizu, zure denbora ahalik eta ondoen kudeatuz.

Amaitzeko, Elisak ikasleekin erabiltzen dituen trikimailu guztiak argituko dizkizu, zure kezka bakarra eskolak emateaz gozatzea izan dadin, eta zure ikasleek irakurriz goza dezaten. Gainera, mintegian zehar gure hizlariari galderak bidal diezazkiokezu.

Zure beharretara egokitu nahi dugunez, deialdi ugari prestatu ditugu. Eman izena ondoen datorkizun datan. Baieztapeneko e-mail bat jasoko duzu sartzeko estekarekin.

 
Ikusi bideoa
 

Webinarrera edozein gailu eta tokitatik izango duzu sarbidea, gure hizlariaren hitzak zuzenean entzuteko. Saioa amaitutakoan, grabaziorako sarbidea duen posta elektronikoa jasoko duzu, bideoa berriz ere nahi duzun bezainbeste aldiz ikusi ahal izateko.