empieza ta-tum

Webinarra: Lehen urratsak Ta-tumekin

23-06-2022

Tresna ahaltsu hau zertxobait erabiltzen ikasi ondoren, zalantza berriak sortuko zaizkizu: Zer egin dezaket lehen saioetan? Nola aukeratuko ditut irakurketak?

Webinar honetan Sergio Sánchez Garcíaren esperientzia ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu. Inspirazio iturri bihurtuko da!

Sergio Sanchez

 

Hizlaria: Sergio Sánchez García, Lehen Hezkuntzako irakaslea, Google Trainer eta 1. eta 2. mailetako Google trebatzaile ziurtatua.

Hizkuntza: gaztelania

Iraupena: 45 min

 

 

 

Ikasturtearen hasieran, lagundu egin nahi dizugu. Horregatik, webinar honetan, gure hizlariak lehen saioetarako gomendio edo iradokizun batzuk eskainiko dizkizu, erabiltzaile gisa duen esperientziatik abiatuta. Adibidez: nola aurkez diezaiekezu ikasleei plataforma modu dibertigarri eta erakargarrian, eta aldi berean funtzionamendua ulertzen lagundu? Irakasle gisa, Sergiok ondo daki ideia onak… partekatu egin behar direla!

Bestalde, kasu bat lehen aldiz nola sortu erakutsiko dizu: egokiena den liburua aukeratzetik hasi eta detektibe berezi horiek argitu beharko dituzten lehen jarduera edo «ikerketak» argitaratu ahal izateko pausoetara arte. Ikasleei feedbacka itzultzeko eta kalifikazioak kudeatu ahal izateko (gero modu erosoan erabili ahal izateko esportatzeko aukera ematen du) gelako lana berrikusten erakutsiko dizu.

Zure ordutegia oso zabala ez dela ondo dakigunez, data ugari prestatu ditugu webinarra gal ez dezazun. Mezu bat jasoko duzu webinarrera sartu ahal izateko estekarekin. Ez pentsatu bi aldiz eta eman izena!

 


 


 


 


 

Webinarrera edozein gailu eta tokitatik izango duzu sarbidea, gure hizlariaren hitzak zuzenean erantzun eta galderak egiteko. Gainera, saioa amaitzean, saioaren grabaziora sartu eta nahi bezainbeste aldiz ikusi ahal izango duzu.