Ta-tum webinar gratuito Educación Secundaria Obligatoria

Ta-tum DBHn

31-07-2023

Nola landu irakurketa plana Bigarren Hezkuntzan? Zerk motibatzen ditu nerabeak? Duela hiru ikasturte José María Valpuesta Ta-tum erabiltzen hasi zen bere Irakurketa tailerrean. Ezagutu nahi dituzu ikasleekin erabiltzen dituen trikimailuak?

José María

 

Hizlaria: José María Valpuesta Ruiz, Pedagogia Terapeutikoan espezialista den irakaslea, psikopedagogoa eta logopeda 

Hizkuntza: gaztelania

Iraupena: 45 min

 

 

 

Nerabezaroa aldaketez betetako garaia da, eta egun batean ikasleak motibatzen dituena hurrengo egunerako guztiz alda daiteke. Hori dela eta, saio honetan, José Maríak zurekin partekatuko du bere esperientzia, irakurketa plan baten baitan Bigarren Hezkuntzan egokienak izan daitezkeen irakurketak gomendatzeko. 

Eskolan jarduerak egiteko zenbait aholku ere emango ditu, ikasleen adinaren arabera egokituta. Izan ere, ez dago arrakasta esperientziak partekatzea baino gauza hoberik, zeuk ere gelan bizi ahal izan ditzazun.

Ta-tum plataforma erabiltzen hasi zenean lehen urratsak nolakoak izan zituen kontatuko dizu, zalantza eta zailtasunak barne, eta Irakurketa tailerrean nola txertatu zuen.

Gainera, Bigarren Hezkuntzan gamifikazioarekin izandako esperientzia ere azalduko dizu: ikasleak nahiz irakasleak motibatzen dituen ikaskuntza aktiboko teknika da.

Ziur galderak egin nahi izango dizkiozula, horregatik, prestakuntzan zehar txataren bidez bidal diezazkiokezu, gure hizlariak amaitzean erantzun ditzan. Gogoan izan blog honetan Ta-tumen funtzionamenduarekin lagunduko dizuten artikulu eta tutorial asko dituzula.

Zuretzat bi deialdi sortu ditugu, gal ez dezazun. Izena emateko, egin klik interesatzen zaizun datan. Zeren zain zaudete?

 
Ikusi bideoa
 

Saio horretara zuzenean edozein lekutatik eta edozein gailutatik sartu ahal izango zara. Amaitutakoan, posta elektronikoz bidaliko dizugu grabaketa, berriz ere nahi duzun bezainbeste aldiz ikusi ahal izateko.