Webinar Ta-tum euskera

Web mintegia: Ta-tum Lehen Hezkuntzako lehen ikasmailetan

23-09-2021

Nola sartzen da Ta-tumera? Zer duzu barruan zain? Non daude irakurgaiak? Eta jarduerak?
Argitu zalantza guztiak Nekane Granado Merchánek, metodologia aktiboetan aditua den Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako irakasleak, emandako webinar honetan. Ziur plataformarekin lehen urratsak ematen lagunduko dizula!

 

Hizlaria: Nekane Granado Merchán, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, neuropsikologian masterrarekin, hezkuntza eta gamifikazioko ikerlaria, irakasleen trebatzailea metodologia aktiboetan.

Hizkuntza: euskera

Iraupena: 1 h

 

 

 

 

Euskaraz izango den saio honetan, gure hizlariak Ta-tum, gamifikazioko proposamen berritzailea, aurkeztuko dizu. Ta-tumeko narratibaren bidez, liburu bakoitza zuen ikasleek argitu beharko duten misterio bihurtzen da.

Hasteko, Nekanek Ta-tumen nola sartu erakutsiko dizu pausoz pauso eta plataforman gidatuko zaitu, interfazea eta Irakasle erabiltzailearen profilean eskuragarri dauden aukera guztiak azalduko dizkizu, funtzionamendua ezin hobeto ezagut dezazun.

Jarraian, zure lehen kasua nola sortu erakutsiko dizu, liburu egokiena aukeratzetik hasi eta ikasleei  misterioa azaldu arte. Gainera, detektibeek argitu beharko dituzten lehen jarduera edo «ikerketak» nola argitaratu ere azalduko du.

Ondoren, irakasleentzat eskuragarri dauden baliabide gehiago azalduko dizkizu. Horietako bi dira Estra, estra! newsletterra, berritasun guztiak jaso ahal izateko, edo Ta-tum kafetegia bloga, irakurketetarako gomendioak, elkarrizketak eta askoz ere gauza gehiago jasotzen dituena. Horrez gain, pausoz pauso plataformaren erabilerari buruz eskuragarri dituzun bideotutorial ugarien berri emango dizu.

Amaitzeko, apparen edukia eta funtzionamendua erakutsiko dizu, edozein gailu  mugikorretatik konexiorik gabe irakurri ahal izan dezazun.

Ez galdu, eman izena orain!

Osteguna, irailak 30, 18:00

 

Webinarrera edozein gailu eta tokitatik izango duzu sarbidea, gure hizlariaren hitzak zuzenean entzuteko.
Amaitutakoan, saioaren grabaziora sartu eta nahi bezainbeste aldiz ikusi ahal izango duzu.