Aparteko laguntza ikasleentzako bideotutorialei esker

23-09-2021

Ta-tumen zugan eta zure ikasleengan pentsatzen dugu eta, irakurketaz goza dezaten laguntzeaz gain, haien egunerokotasunean laguntzaile izan nahi dugu. Hala, ikasleentzako gure bideotutorialak araka ditzazun animatzen zaitugu; Avante Eskolako zuen detektibeek plataforma modu autonomoan erabiltzen azkar ikas dezaten eta gamifikazioaren dibertsio guztia esperimenta dezaten sortutako bideotutorialak dira.

Artikulu honetan, informazio hori guztia eta zeregin horretan haiei laguntzeko zenbait bideo topatuko dituzu.

 

Video tutorial Ta-tum acceso para docentes

Hasteko, plataformara sartzen irakats diezaiekezu.  Entrar en Ta-tum. Acceso para alumnos bideoan erakutsiko dizugu ikasleen kredentzialekin saioa nola hasi. Gogoratu sarbide datuak haiei bidaltzea, Ta-tumen sartu ahal izateko. bideo honetan, sartzeko beste aukera batzuk ere azalduko ditugu, Google edo Microsoft kontuei lotuta, adibidez.

 

Videotutorial Ta-tum gestión del trabajo docente

Te presentamos Ta-tum. Recorrido por el perfil del estudiante. Bideo honetan, plataformako menu nagusien inguruko errepasoa ikus dezakezu. Hala, kasu bat esleitzen diezunean, pantaila guztien funtzionamendua zein den jakingo dute, eta irakurketaren abenturan kontzentratzeko prest izango dira.

 

Videotutorial Ta-tum cómo seleccionar y leer un libro

Lectura para estudiantes. Cómo encontrar y leer un libro. Irakurketa ikasleentzat atalean. Liburu bat nola topatu eta irakurri atalean, kasu bakoitzaren irakurketara nola sartu eta irakurketako interfazeak eskaintzen dituen aukerak zein diren ikusi ahal izango duzue. Katalogoa erabiltzeko beharrezko informazioa ere gehitu dugu, beste liburu batzuk irakurri nahi badituzte ere.

 

 

Videotutorial Ta-tum, cómo resolver pesquisas

Detektibe gisa dituzten zereginekin lotuta, Resolver pesquisas bideoa prestatu dugu. Bertan, zer ikerketa mota dauden, egin gabekoren bat baduten nola begiratu eta zeregina zer egoeratan dagoen ikusten ere erakutsiko zaie.

 

Web nabigatzailean txertatuta dagoen itzultzaileak Ta-tumeko liburuen edukian interferentzia eragin dezake. Konpondu itzulpen arazoak atalean, urratsez urrats ikusi ahal izango duzu nola desgaitu Google Chromeren itzultzailea normaltasunez irakurri ahal izateko.

Videotutorial Ta-tum, resultados, correcciones y logros

Alderdi oso garrantzitsua da emaitzen eta zereginen jarraipena egiten ikastea, beraz,  Mis resultados, correcciones y logros bideoa ikustea proposatzen dugu; bertan, kasuen bilakaera eta eskuratutako lorpenak ikusten erakutsiko diezu.

Informazio horrekin, ikasleak Ta-tumen benetako aditu bihurtuko dira eta galdutako pertsonaia guztiak berreskuratzeko prest egongo dira.

Eta zuk, ezagutzen al dituzu Ta-tumeko aukera guztiak? Ezagut itzazu hemen: irakasleentzako bideotutorial berriak.