Txostenen atal berria

13-03-2023

Ezagutu nahi al zenuke zure ikasleen irakurketa jarduera? Jakin nahi al duzu zenbat liburu irakurri dituzten edo irakurtzen ari diren? Familiekin egingo duzun hurrengo elkarrizketara informazio eguneratua eraman behar duzu? Erraz-erraza jarri dizugu! Ta-tumeko txostenen atal berria estreinatu dugu.

Zure ikasleek plataforma erabiltzen duten moduari buruzko informazioa topatu ahal izango duzu bertan. Goiko aldean, ikasgela bakoitzak egindako lanaren laburpen bat topatuko duzu. Beherago, ikasle bakoitzaren erabilera zehatza ikusiko duzu: zer liburu irakurtzen ari diren jakingo duzu, irakurketa bakoitzean zenbat aurreratu duten, irakurtzen zenbat denbora pasatu duten, zenbat jarduera amaitu dituzten eta zein den jardueren batez besteko kalifikazioa.

Nola eskura daitezke datu horiek? Oso erraza da: menu nagusia zabaldu eta «Txostenak» sakatu baino ez duzu egin behar. Ondoren, aukeratu zer ikasgelaren informazioa behar duzun, eta denbora tartea. Agian azken hilabeteko informazioa kontsultatu nahi duzu, edo azken sei hilabeteetakoa… Daten arteko tarte bat ere ezar dezakezu.

Ikasgelaren laburpenean honakoa ikusi ahal izango duzu:

Bisitak, guztira: ikasgela honetako ikasleek Ta-tumen saioa zenbat aldiz hasi duten adierazten du zifra honek. Gainera, bisiten grafiko bat izango duzu eskura. Bertan, saioak zer unetan hasi dituzten ikus dezakezu.
Irakurritako liburuak: taldeak irakurri dituen liburuen kopurua da, irakurketa libreak (ikasleek aukeratutakoak) diren edo ikastetxeko irakurketa planekoak diren kontuan hartu gabe.
Irakurketa denbora: ezarritako daten artean ikasleek Ta-tumen irakurtzen igaro duten denbora.
Jarduerak: egindako ikerketa kopurua da.

Jarraian, ikasle bakoitzaren xehetasunak ikusiko dituzu. Kontsultatu zenbat aldiz konektatu den eta egin haren irakurketa jardueraren jarraipena: zer liburu irakurtzen ari den eta irakurketaren zer puntutan dagoen ikusi ahal izango duzu. Animatu ikasleak liburutegia araka dezaten eta haien irakurketak aukera ditzaten. Gainera, kasuren bat lantzen ari bazarete, guztira zenbat jarduera egin dituzten eta eskuratutako kalifikazioen batezbestekoa ikusi ahal izango duzu.

Eta deskargatu egin dezakezu! Egin klik goiko eskuineko botoiaren gainean, informazioa jasotzen duen kalkulu orri bat edo pdf bat deskargatzeko.