Gehitu zure lehen kasua: Abian da ikerketa!

11-10-2021

Zer da «kasu» bat? Has gaitezen hasieratik: Ta-tumek gamifikatu nahi duten irakasle guztiak gonbidatzen ditu narratiba oso motibatzailean murgiltzera: literaturako ikerketen eskola bateko kide bihurtzera, hain zuzen ere. Horretarako, irakasleak ikerketako arduradun bihurtzen dira, eta ikasleak, literatura detektibe. Orduan, liburu baten irakurketa eta harekin lotutako jarduerak argitu beharreko kasu bihurtzen dira.

Beste nolabait esanda, irakurgaiak lantzeko plataforma gamifikatu honek eskaintzen dituen proposamen didaktikoak dira kasuak. Irakurgaia testuinguruan jartzen laguntzeko, sarrera bat dute, baita irakurri aurretik, bitartean eta ondoren egiteko jarduera batzuk ere..

Artikulu honetan erakutsiko dizugu zure ikasleentzat kasu bat nola aukeratu, eta nola gehitu zure gelara. Behin hori egindakoan, editatu ahal izango duzu, zure ikasleen beharretara egokitzeko.

 

Ta-tum biblioteca de casos

Lehenengo eta behin, landu nahi duzun kasua aukeratu behar duzu; horretarako, «Kasuen liburutegira» sartu eta ikerketa abiatu besterik ez duzu egin behar. Hizkuntzaren, gomendatutako adinaren, genero literarioaren, gaien edo balioen arabera iragaz dezakezu, eta zure detektibe talderako egokiena den irakurketa topatu. Aukeratu aurretik, beti sinopsia irakur dezazun gomendatzen dizugu, eta kasuari begiratu bat ematea, eta, zergatik ez, baita liburu osoari ere.

«Ikus kasua» aukeran klik eginda, gainbegiratu egin dezakezu, baina aurretik, ikus dezagun zer atal dituen! Proposamen bakoitzak bi ditu: «Bilaketa» eta «Ikerketak». Lehen erlaitzak kasuaren deskribapena du; testua, bideoa, hura argitzeko jarraibideak eta ikasleek lor ditzaketen dominak biltzen ditu. Zure geletan bat gehituta, informazio hori guztia nahi erara editatu ahal izango duzu, beraz, ez kezkatu testua zure detektibeen beharretara guztiz ez dela egokitzen iruditzen bazaizu, beste bideoren bat nahiago baduzu edo beste dominaren bat sartu nahi baduzu, dena pentsatuta baitaukagu aniztasunari erantzuteko.

 

Ta-tum se busca pesquisas

Bigarrenik, liburua lantzeko iradokitzen dizkizugun jarduera guztiak dira ikerketak; hiru motatakoak topatuko dituzu: mezuak, atazak eta testa.

Zereginak erantzun irekiko askotariko jarduerak dira; irakasle zarenez, ebaluatu egin beharko dituzu. Testak, aldiz, jarduera interaktiboak eta autoebaluagarriak dira. Entregatzeko data bat ezar dezakezu, ikasleek zereginak argitu eta testak egin ditzaten. Ta-tumek zenbait ikerketa iradokitzen dizkizu kasu bakoitzerako. Gainera, berriz ere aniztasunaren trataera aipatuz, gelara kasua gehitzen duzunean, nahi erara editatu ahal izango dituzu jarduera horiek, edota beste berri batzuk sortu. A! Ezin ditugu mezuak ahaztu. Ohar labur horiekin, albisteak, jakinarazpenak edo gelarako interesgarria izan daitekeen edozein informazioren berri eman dezakezu.

 

Ta-tum automático configurable

Badakizu zer kasu aukeratu? Sakatu «Gehitu nire ikasgelara», aukeratu zerrendatik zer ikasgelatara gehitu nahi duzun eta, azkenik, aukeratu automatikoki egin nahi duzun edo konfiguratzeko moduan egin nahi duzun. Aukera bakoitzak bere abantailak ditu: automatikoa aukeratuz gero, berehala argitaratuko dira kasuaren horman ikerketa autoebaluagarri guztiak eta ikasleak une horretatik has daitezke argitzen. Konfiguratzeko moduak aukera emango dizu aurrerago zer ikerketa argitaratu nahi duzun, editatzeaz eta programatzeaz gain. Zalantzarik izanez gero, ez kezkatu, bideotutorial batzuk prestatu ditugu: nola gehitu kasu bat gelara modu automatikoan edo konfiguratzeko moduaneta ikerketak nola argitaratu eta programatu  horietako bakoitzean, hala, zuretzat kudeaketako aukera onena zein den erabaki ahal izango duzu.

Bikain! Baietz? Oraindik bada gehiago: Ba al dakizu, behin kasua gehituta, «Bilaka» atala inprima dezakezula gelan albiste hori lantzeko? Gamifikatzeko aukerak amaiezinak dira. Artikulu honetan ikus dezakezu nola egin: Dagoeneko inprima daiteke «Bilaketa» atala.

Ta-tumen eskuragarri dauden liburu gehienek («Liburuak» pantailan) kasu bat dute («Kasuen liburutegia» pantailan). Nola jakin dezakezu liburu batek Ta-tumen kasua duen ala ez? Oso erraza da! «Liburuak» pantailan, aktibatu «Jarduerekin» aukera «Baliabideak» iragazkian.

Oraindik kasurik ez duen libururen baterako kasua sor dezagun nahi baduzu, erabili «Bozkatu» botoia, irakurgai horrekiko zure interesa jakinarazteko.

Lortu duzu. Kasua irekita! Hasi ikertzen!