Ta-tum Crea tus propias pesquisas

Sortu zure ikerketak

10-01-2022

Ta-tumek aukera handiak eskaintzen ditu irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak pertsonalizatzeko. Haietako bat —eta gainera aniztasuna aintzat hartzeko eta ikasleekin baliabideak partekatzeko aukera emango dizu— zure ikerketak sortzea izango da. Baina, zer dira ikerketak? Irakurketa bakoitzarekin lotutako jarduerak.

Ta-tum Definición crear pesquisas

Lehenik eta behin, sartu jarduera berriak sortu nahi dituzun kasura eta ziurtatu «Ikerketak» erlaitzean zaudela. «Sortu berria» menuan, zure mezuak, zereginak eta testak konfigura ditzakezu.

 

Ta-tum mensaje crear pesquisas

Erabili mezuak informazioa edo abisuak bidali nahi badituzu: pista bat, zorion oharren bat… Edo partekatu ikasleekin zure Google Driveko fitxategiak edo YouTubeko bideoak.

Idatzi zure mezua eta, behar izanez gero, gehitu fitxategi bat Google Drivetik. Orain, aukeratu nork bidaliko duen mezua: zuk edo Avante eskolako pertsonaiaren batek. Nork jasoko duen ere erabaki dezakezu: ikasle batek, hainbatek edo gela osoak. Azkenik, argitaratu mezua unean bertan, programatu geroago argitaratzeko edo gorde zirriborroetan, guztiz amaitu ez baduzu.

 

Ta-tum Tarea crear pesquisas

 

Sortu zereginak ikasleei erantzun irekiko jarduerekin erronka jotzeko. Finkatzeko nahiz zabaltzeko izan daitezke, ikasleen beharren arabera. Esaterako, anima itzazu gai baten inguruko informazioa bila dezaten, esan ikertzeko nork idatzi edo ilustratu duen obra, planteatu egoera hipotetikoak, sormena gara dezaten, edo eskatu asmatzeko bestelako amaiera bat. Zuk aukeratutako bideo baten inguruan hausnartzeko ere eska diezaiekezu, edo kontsulta dezatela Google Driveko fitxategiren bat. Horiek ideia batzuk besterik ez dira, beste hainbat egin daitezke. Irudimena da nagusi!

Egin klik «Zereginak» erlaitzean, gehitu izenburu bat jarduerarako, jarraibideetan azaldu ondo nola osatu behar den eta, behar baduzu, erantsi edo txertatu zure Driveko fitxategiak. Gainera, YouTubeko bideoak ere txerta ditzakezu. Berriz ere, ikerketa nork bidaltzen eta jasotzen duen aukera dezakezu. Ez al da bikaina?

Gogoratu entrega data bat ezar dezakezula eta ikerketaren sariak konfigura ditzakezula (puntuak eta dominak).

Azkenik, argitaratu, programatu edo gorde zirriborroetan zeregin hori. Erraz-erraza.

 

Ta-tum test crear pesquisas

 

Testak norberak zuzen ditzakeen jarduerak dira; aukera anitzeko jarduerak, hutsuneak betetzekoak edo sailkatzekoak izan daitezke. Guztira, bost galdera eredu editagarri dituzu. Ikerketa bakoitzean nahi bezainbeste galdera sar ditzakezu, eskuragarri dauden edozein mota konbinatuz.

Egin klik «Sortu jarduera berria» aukeran eta gero «Galdera berria» aukeran. Hautatu erabili nahi duzun galdera eredua eta osatu ikerketaren «Edizioa» pantailan ageri diren eremu guztiak. Bertan, enuntziatua idatzi ahal izango duzu, ikus-entzunezko eduki lagungarria gehitu, eta erantzunak eta puntuazioa konfiguratu. Ez ahaztu erantzun zuzena zein den adieraztea. Aurrera egin ahala, pantailaren eskuineko aldean aurrebista agertuko da. Galdera amaitutakoan, sakatu «Amaitu dut» aukeran. Nahi baduzu, galdera gehiago sor ditzakezu. Ez ahaztu sakatu aurretik jarduerari izena jartzea.

Kasu honetan ere ikerketa nork bidaltzen eta jasotzen duen erabaki dezakezu, baita entrega data eta lor daitezkeen sariak egokitu ere. Amaitu ez baduzu, gorde zirriborroetan eta jarraitu geroago. Zirriborro gisa gordetako guztia «Argitaratu gabeko ikerketak» goitibeherako menuan agertuko da, gero haietan lanean jarraitzeko.

Begiratu bideotutorial honi. Ikerketak sortzen gidatuko zaitu pausoz pauso.

Dagoeneko esku artean dituzu ikaskuntzako esperientzia dibertigarria, pertsonalizatua eta, noski, adierazgarria sortzeko tresna guztiak.