‘Read and listen’

10-01-2022

Hemendik aurrera, Ta-tumen ez da irakurri bakarrik egiten, entzun ere egiten da! Audioak iritsi dira gure plataformara eta geratzeko etorri dira. Are you ready? Dagoeneko entzun ditzakezu zure irakurgai gogokoenak ingelesez.

Hizkuntza bat ikastean, irakurri eta idatzi egin behar izaten da, baina baita entzun ere. Hori dela eta, gure English Readers hautaketa baten lokuzioak sartu ditugu plataforman.

Classic tales bildumako liburu osoen kontakizunak dituzu eskuragarri. Ingelesezko literaturako egile handien kontakizunetako batzuk topa ditzakezu, ingelesezko B1 – PET edo B2 – FCE mailetara egokituta:
Ta-tum Read and listen cubiertas

 

  • Edith Nesbit (B1 – PET maila)
  • Oscar Wilde (B1 – PET maila)
  • L. Frank Baum (B1 – PET maila)
  • Howard Pyle (B1 – PET maila)
  • Arthur Conan Doyle (B2 – FCE maila)
  • Edgar Allan Poe (B2 – FCE maila)

Avante School of Detectives bildumako lehen bi liburuen lokuzioak ere badituzu: The strange case of Billinghurst Castle eta The inexplicable appearances on Nolan Island. Horietan, inoizko detektibe onenez eta ausartenez osatutako Nautilus taldearen abenturak kontatzen dira.

 

Ta-tum Read and listen 2 cubiertas

Ezagutu bildumako eta bertako protagonisten sekretu guztiak blogeko artikulu honetan: Zer da Avante Eskola?

Erabili lokuzioak liburu hauen ingelesezko irakurketa dinamizatzeko, baliabide horretatik abiatuta jarduerak planteatzeko eta abarrerako. Poe nahiz Wilde, idazle horien guztien obrek lagunduko diete ikasleei listening comprehension zein pronunciation hobetzen. Zer irudituko litzaizuke, esaterako, Arthur Conan Doyleren eskutik ingelesezko fonetika lantzea? Lokuzioan, entzumen bidez hitzak bereiz ditzaten proposa diezaiekezu ikasleei; hala, testuarekin batera, hizkuntza horren ikaskuntza esanahiduna garatuko dute.

Eta hori adibide bat baino ez da, agian storytelling uneak izan ditzakezue ingelesezko eskoletan; giro atseginean eta norabide anitzeko komunikazioan, entzun dutenari buruzko galderak egin diezazkiekezu, kontakizunaren ahozkotasuna landuz. Ez al duzu uste bigarren hizkuntza baten konpetentzia benetan garatzeko modu egokia dela?

Ziur material berri horretara nola sartu pentsatzen ariko zarela. Oso erraza da: sartu Ta-tum liburutegian eta erabili «Baliabideak» iragazkia, audioa duten liburuak topatzeko. Pantailaren eskuineko aldean lokuzioak dituzten liburu guztiak ikusiko dituzu.

 

Ta-tum filtro recursos Read and listen

Aukeratu bat eta egin klik «Irakurri liburua» atalean. Irakurketan zehar, testu bakoitzari dagozkion audio pistak topatuko dituzu. Eman «Play» aukerari entzuteko.

Ta-tum Read and listen audio ep

Kontakizun horiek entzumena sustatzen lagunduko dizute, intonazioa eta ahoskatzea lantzen, ikasleak motibatzen… Zer iruditzen zaizu? Audio horiek baliabide didaktiko egokia direla uste al duzu? Idatz iezaguzu nola erabiltzen duzun kontatzeko!