Liburu gehiago, aukera berriak! Horrela hazten da Ta-tum liburutegia!

20-05-2022

Albistea? Albistetzarra!

Ta-tum liburutegiak lau bilduma oso berezi jasoko ditu: Cuentos del viejo roble, Los casos de Sherlock Tópez, Miranda eta Ojos de Medianoche. Hogeita hamar liburu berri horiek, a priori, ez dute haien irakurketarekin lotutako kasurik. Hala ere, liburu berri horiei esker, irakurketa zure gelaren beharretara errazago egokitu daiteke, eta irakurketa ibilbidea banaka edo taldeka pertsonalizatzeko aukera eskaintzen du. Beraz, liburutegiaren erabilerak ugaritzen dira, gero eta aberatsago, baita aukerak ere. Ezagutu nahi al dituzu? Hemen dituzu ideia batzuk!

Irakurketako identitatea sustatzea: gai baten inguruan gehiago ikasteko edo entretenitzeko, ikasle bakoitzak Ta-tumen argitalpen funtsa araka dezake, eta hala, bere bidea sortu, dituen zaletasunak finkatzeko edo interes berriak ezagutu ahal izateko.

Ahots ozenez irakurtzea: adin guztietan oso gomendagarria den jarduera da. Kapitulu edo zati bat egunero irakurtzeak gelan goxotasun giroa sortzen du, istorioaren informazio kanala zabaltzen du —eta hori oso onuragarria da banaka irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleentzat—  eta berriz irakurtzera animatzeko bezainbesteko jakin-mina sortzen du.

Liburutegia ikasgai ugaritan erabiltzea: Gianni Rodarik zioen moduan, «errealitatean ate nagusitik sar gaitezke edo bertara leiho batetik irristatu —dibertigarriagoa da—». Fikzioak aukera ematen du leku erakargarri eta ez oso ohiko batetik hurbiltzeko edo ikertzeko, ezagutzaren diziplina anitzeko izaera aberasteko.

 

Konpetentziak garatuko dituzten irudimenezko jarduerak sortzea. Proposatu zure ikasleei sormenezko idazketarekin, informazioa bilatzearekin, dramatizazioarekin eta abarrekin lotutako erronkak.

Ikasleen interesetan sakontzea: liburutegi birtuala aliatu handi bihur daiteke gai jakin batekiko jakin-mina agertzen dutenentzat.

Literatur gosea asetzea: gela guztietan daude pertsona harrigarriak, liburuak irakurri ez ezik irentsi ere egiten dituztenak. Horri erantzuna emateko, liburu berriek aisialdiko aukera bikaina eskaintzen dute ordu libreetarako edo gainerako gelakideek jarduera bat amaitu bitartean itxaron behar den tarteetarako.

Atseginez irakurtzea: arrazoi jakinik gabe, beste dimentsio batean bizitzearen plazera sentitzeko, pertsonaiekin gozatzeko eta orrialdeak pasatu ahala irribarrea zabaltzeko.

Cuentos del viejo roble

Lehen irakurleentzako gomendatutako sei liburu.

Letra lotuarekin eta piktogramekin.

recurso_separadorestrella_tatum

Los casos de Sherlock Tópez 

Lehen irakurleentzako gomendatutako sei liburu.

Letra lotuarekin eta piktogramekin. Istorioak entzuteko lokuzioak ere baditu.

recurso_separadorestrella_tatum

Miranda

8 urtetik aurrerako irakurleentzako hamabost liburu.

recurso_separadorestrella_tatum

Ojos de Medianoche

10 urtetik aurrerako irakurleentzako hiru liburu.

recurso_separadorestrella_tatum

Irakurketa horiei lotutako kasu gehiagorik ez dela egongo esan nahi du horrek? Inola ere ez! «Liburuak» katalogoan, irakurgai bakoitzaren alboan, «Bozkatu» botoia topatuko duzu. Proposamen didaktikoa presta dezagun nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta sakatu! Ez da kasu bat agertuko bat-batean, magiaz, baina baliabide hori izatea gustatuko litzaizukeela jakingo dugu.

Arakatu, irakurri eta gozatu Ta-tum liburutegiak eskaintzen dizkizun aukera berriekin. Bidaia aparta eta ahaztezina izango da. Bide on, irakurketa on.