HELP! Laguntza plataforman sartuta

14-06-2022

Zalantzak dituzu plataformaren funtzionamenduaren inguruan? Beste irakasle batzuek Ta-tum nola erabiltzen duten jakin nahi duzu? Gure laguntza zerbitzuarekin harremanetan jarri nahi duzu? Erraz-erraza jarri dizugu! Laguntza estreinatuko dugu: funtzionalitate berria gakoa izango da bai irakasleentzat, bai ikasleentzat, eta profil bakoitzera egokituko da.

Laguntza atalean, irakasleek Ta-tum erabiltzeko prestatutako bideotutorialak, prestakuntzako webinarren bideoak eta harremanetarako formularioa topatuko duzue. Non dago informazio guztia? Plataforman sartuta. Ta-tumetik, atal horretara sartzeko, egin klik galdera ikurraren ikonoaren gainean. Goiko barraren eskuin aldean dago.

 

«Tutorialak» erlaitzak bideo guztietarako sarbidea ematen du. Bertan, Ta-tumen funtzionamendua pausoz pauso erakusten duten bideo guztiak ikus daitezke, bai irakasleentzat prestatu ditugunak, bai ikasleei laguntzeko prestatutakoak. Hala, klik bakarrean, informazio hori guztia kontsultatu ahal izango duzu, zalantza guztiak argitzeko, bai zureak, bai ikasleenak.

 

»Webinarrak» erlaitzean, ikasturtean zehar adituek emandako online prestakuntzen bideoak topatuko dituzu. Bideo galeria honetan bi webinar mota daude:

Abian jartzekoak; Ta-tum gelan erabiltzen hasteko. Plataformako erabiltzaile diren irakasle batzuek ikasleekin emandako lehen urratsei buruzko aholku praktikoak partekatu dituzte, irakurgaiei buruzko iradokizunak eta gelako dinamikak eta abar.

Prestakuntzakoak, Ta-tumeko erabilera aurreratuan edo irakurketarekin lotutako kontzeptuetan sakontzen dutenak, profesionalen eskutik: Lara Meana, irakurketako bitartekaritzan aditua, edo Xurxo Cobelas, plataforman material didaktikoak sortzen aditua.

 

Gainera, Laguntza atalean, harremanetarako formulario sinplea duzu, kontsultak egiteko eta gorabeherak jakinarazteko. Egin klik pantailaren eskuineko beheko aldean dagoen «Laguntza behar al duzu?» botoian formularioa zabaltzeko. Gogoratu informazioa zehaztea eta, hala, zure kontsultari ahalik eta lasterren erantzun ahal izango diogu. Ta-tumera zer nabigatzailerekin sartu zaren eta zer gailu erabiltzen dituzun jakin behar dugu, kontsultako xehetasunez gain. Adibidez, liburu batean akatsen bat topatu baduzu, liburuaren izenburua, hizkuntza, orrialdea eta detektatutako akatsa zehaztu beharko dituzu 

 

Ikusi bideo hau nola funtzionatzen duen jakiteko!

Ikasleek ere badute Laguntza atala. Haien profilerako aukeratutako edukia topatuko dute bertan: plataforma literaturako benetako detektibe gisa erabiltzen ikasteko bideotutorialak ikusiko dituzte.