Irakurketa inklusiboa! Microsoften Irakurgailu Murgiltzailea txertatu dugu Ta-Tumen

30-05-2023

Ta-tumen irakaskuntza eta ikaskuntza erraztuko duten tresna berritzaileak eskaintzeko konpromisoa dugu. Hori dela eta, gure liburu digitaletan eskuragarri duzu Microsoften Irakurgailu Murgiltzailea. Irakurketa inklusiboa eta zure ikasleen aniztasunera egokitutako irakurketa eskaintzea da gure helburua, haien irakurketa maila edo adina edozein izanik ere, eta tresna hau aurrerapen handia da gure misio hori lortzeko bidean. 

Tresna ahaltsu honek irakurketa abiadura eta irakurmena hotzen du ikasle guztiengan, eta aldi berean, irakurle berriei konfiantza eskuratzen laguntzen die. Gainera, ikaskuntza desberdintasunak dituzten ikasleei, hala nola dislexia dutenei, laguntza eskaintzen die, testuak deskodetzeko irtenbideak eskainita.

Hemendik aurrera, zuk eta zure ikasleek tresna hau erabili ahal izango duzue plataforman eskuragarri dauden liburu digitaletako edozein irakurtzean, nahiz eta irakurgaiaren hizkuntzaren arabera funtzionalitate batzuk edo besteak egongo diren eskuragarri. Oso erraza da! Liburua ireki, pantailan klik egin irakurketako interfazearen aukerak zabal daitezen, eta azkenik, eskuineko goiko zatian kokatuta dagoen ikonoan sakatu beharko duzu. 

Funtzionalitateen artean nabarmentzekoa da hitzak edo paragrafo osoak ahots ozenez irakurtzea zenbait hizkuntzatan. Pantailaren beheko zatian «Play» ikonoan eskuragarri. Aukeratu kontaketaren abiadura eta ahotsaren lehentasunak (emakumezkoa edo gizonezkoa).

Hitz baten ahoskera entzun nahi baduzu, hitza aukeratu eta dagokion ikonoan klik egin beharko duzu. Hori egitean, hitz askotan, piktogramak azalduko dira, kontzeptua ilustratzeko. Hala, irakurketa irisgarriagoa izango da.

«Testuaren lehentasunak» menutik testuen itxura pertsonaliza dezakezu: neurria, tipografia, lerroartea eta atzealdearen kolorea.

Irakurgailu Murgiltzaileak «Gramatika aukerak» ere eskaintzen ditu. Horien bidez, silabak bereiz daitezke, baita esaldi bateko elementuak nabarmendu ere, hala nola aditzak, adjektiboak edo izenak, zenbait kolorerekin, esaldiaren egitura hobeto identifikatzeko eta ulertzeko.

Azkenik, «Irakurketako lehentasunak» erabili ahal izango dituzu lerro ikusgarrien fokua konfiguratzeko. Horrek, testuko lerro batean, hirutan edo bostetan arreta jartzen lagunduko du. Gainera, zenbait hizkuntzatara itzultzeko aukera aktiba dezakezu, hitz baterako edo dokumentu osorako.

Ta-tumen, ikasle guztiek irakurketa esperientzia inklusibo eta aberasgarria izan dezaten aukera bermatu nahi dugu. Aprobetxatu tresna berria eta ikusi Microsoften Irakurgailu Murgiltzaileak nola eralda dezakeen ikasleek irakurketa eta hizkuntza lantzeko duten modua Ta-tumen!