Irakasle batek beste irakasle bati: gomendatutako irakurketak

14-06-2022

Gure ustez, ezagutza aberastu egiten da partekatzen denean. Horregatik egin dugu kontsulta Ta-tum erabiltzen duzuen ikastetxeen artean, ikasturte honetan zein liburu gustatu zaizuen gehien eta zergatik azal diezaguzuen. Eta hemen duzue emaitza.

Eskerrik asko parte hartu duzuenoi! Gustura irakurri zaituztegu eta ezagutu ditugu zuen iritziak. Irakasleek nahiz ikasleek egin dituzte liburuen gomendioak. Informazioa oso erabilgarria eta irakurtzeko hurrengo liburuak aukeratzeko lagungarria izango zaizuela espero dugu. 

 

Lehen Hezkuntza – Lehen zikloa
Nola bainatu martetar bat 

Testua: Franco Vacarini
Marrazkiak: Carlos Higuera
Bilduma: Paper Txoriak – Sail Gorria
Gomendatutako adina: + 6 aurtetik aurrera

Martetar bat iritsi da Luzioren etxera! Eta okerrena: geratzeko etorri dela dirudi. Anaia nagusiaren ahotsetik kontatutako istorio dibertigarria da. Haurtxo txiki berri batekin etxean izaten den egunerokotasuna kontatzen du. Haur baten begiradak, haren harridurak eta konparazio barregarriek erakusten dute neska-mutilak nola sentitzen diren, oro har, familiara beste kide bat iristen denean.

Marta Nieda, Santa María del Naranco – Alter Vía ikastetxeko (Oviedo) irakasleak adierazi duenez, ikasturte honetan bere gelako umeen irakurgai gogokoena izan da. «Zehazki, martetarra bainatzeko egin behar duten guztia pausoz pauso kontatzen duen atala gustatu zaie gehien. Batzuei anai-arreba txikiagoekin izandako esperientziak gogorarazi dizkie, eta horrek asko motibatu ditu», azaldu du.

 Ilustrazioak nahiz egitura egokia ere nabarmendu ditu, baita kontzeptu berriak irakastea ere, hala nola kolikoak edo parkera une labur batez ateratzeko helduek prestatu behar dituzten gauza guztiak.

 Eta, noski, protagonista martetar bat izan beharrean, anaia txikia dela ohartzen direnean umeek hartutako ezusteko handia ere gogoan du.

recurso_separadorestrella_tatum

Lehen Hezkuntza – Hirugarren zikloa
Lagun berezi bat

Testua: Aitor Arana
Marrazkiak: Aitziber Alonso
Bilduma: Gaztetxo!
Gomendatutako adina: + 10 aurtetik aurrera

Denok izaten dugu, une batean edo bestean, lagun berezi bat., baina zerk egiten du lagun hori berezi?

Asier gaztetxoak Ander izeneko mutikoa ezagutuko du eta harreman berezia sortuko da bion artean.

Anderrek akromegalia izenako gaixotasun bitxia du, hezurrak etengabe haztea eragiten duena. Horren eraginez, eta itxura ezohikoa duenez, Anderrek sekulako arreta eta ikusmina sortzen ditu ingurukoen artean.

Misterioz eta intrigaz osatutako kontakizuna, baina horren gainetik

errespetua eta enpatia nagusi dira kontakizun honetan.

recurso_separadorestrella_tatum

Lehen Hezkuntza – Hirugarren zikloa
Yucataneko egunak

Testua: Sagrario Pinto Martín
Marrazkiak: Luis Doyague
Bilduma: Paper Txoriak – Sail Berdea
Gomendatutako adina: + 10 aurtetik aurrera

Ipuin honek Mexikora bidaia egiteko aukera eman digu. Bertako leku ikusgarriak ezagutzeaz gain, Maia kulturaren inguruan zerbait gehiago ikasteko aukera izan dute ikasleek. Bertako ohitura, usadioak eta batez ere emakumeek Islas Mujeresen izan zuten garrantziaz jabetzeko aukera izan dute bertan lantzen den Kodex-arekin.

Ikasleek asko gozatu dute liburu honen irakurketarakin, gainera dominak irabaztea eta apurka-apurka euren puntuaketa hobetzeko motibatuta egon dira.

Plataforma honen bitartez ikasleek hainbat liburu irakurtzeko aukera izan dute eskolan lantzen ditugu hiru hizkuntzetan. Modu oso erakargarri batean aurkeztutako ariketen bitartez ikasleen ulermena frogatu daiteke eta baita ere haien idatzizko adierazmena.

Aurkezten diren ariketak ez dira soilik liburuaren ingurukoak, batzuetan ikasleak hausnarketak egin behar ditu ataza ondo egin ahal izateko.

Batirtze Cuevas Ajuria

LH 6 , Jado ikastetxea

recurso_separadorestrella_tatum

Lehen hezkuntza – Hirugarren zikloa
Gilen eta Kakapirri taldea

Testua: Manuel Rodríguez Rodríguez 
Marrazkiak: Santy Gutiérrez
Bilduma: Paper Txoriak – Sail Berdea 
Gomendatutako adina: + 10 aurtetik aurrera

Gelan eskola jazarpenaren gai zaila lantzeko liburu ezin hobea. Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da, eta egoera berrira egokitu beharko du: ikastetxe berri bat eta beste lagun batzuk. Hala ere, gutxien espero duena da Fede, ikasgelako harroputza, bere aurka hastea. Eta gelako ikaskideek haren irainak etsipenez onartuko zituztenik ere ez zuen espero. Baina denak du bere muga, eta Gilenek plan bat jarriko du martxan…

Ábaco ikastetxeko Silvia Carrascosa eta Ana Socuéllamos irakasleei asko gustatu zaie, bullyingaz beste modu batera hitz egiteko aukera ematen duelako. «Interesgarria da bestearen lekuan jartzeko modua, nahiz eta liburuko gaiztoa izan», aipatu dute. Protagonista kokilduta ez gelditzea ere nabarmendu dute, eta arazoari aurre egin eta irtenbideak bilatzen saiatu izana. Eta gainera, ume guztiei irakurterraza eta dibertigarria egin zaiela ere esan digute.

 

Inkaren begia 

Testua: Natalia Alonso
Colección: Alandar 
Gomendatutako adina: + 12 urtetik aurrera

Milaka urteko kulturarekin lotutako abentura zirraragarria. Boliviako eta Peruko paisaia ezkutuenetan eta ederrenetan barrena egindako kontakizuna, elementu magikoz beteta, mila urteko kulturari buruzko egia ezagutzeko.

Sevillako ikastetxeko ikasleak txundituta geratu dira istorioarekin. Ez abentura liburuak atsegin dituztelako soilik, baita mundua ezagutzen lagunduko dien bestelako kultura bat aurkezten duelako ere. Arazoei aurre egiten ikasteko, batzuetan arazoak izan behar direla irakasten du liburuak, eta hori interesgarria iruditzen zaie. «Ilusioa, kultura eta tradizioa dira liburu zoragarri hau definitzeko erabil ditzakegun hitzetako batzuk», baieztatu dute.