Galdu bazenuen ere... hona hemen berrien bilduma!

13-03-2023

Ta-tumen, hobekuntza etengabea da! Plataforman ezarri ditugun azken berriak bildu ditugu artikulu honetan, dagoeneko agian ezagutuko dituzun arren…

Zure ikasgela bakoitzean erlaitz berri bat agertu da, «Liburuak» izenekoa. Gainera, ikasleen batez besteko kalifikazioa ere kontsulta dezakezu kasu bakoitzean. Ikasgela batera sartzeko, menu nagusian «Nire ikasgelak» atalean sartu edo, zuzenean, egin klik haren izenaren gainean.

 

Gelako liburuak

«Kasuak» erlaitzaren alboan, «Liburuak» erlaitza gehitu dugu; gelako liburutegi baten gisara funtzionatzen du honek. Hemen, gelan sortzen dituzun kasuen liburuak gehitzen dira, automatikoki, eta zure ikasleei gomendatutako irakurketak ere gehi ditzakezu. Liburu bakoitzaren azalaren gainean klik egitean, zure ikasleen irakurketaren aurrerapena ikus dezakezu. Artikulu honetan, xehetasun guztiekin azaltzen dizugu.

recurso_separadorestrella_tatum

Kasuaren batez besteko kalifikazioa

Ikasgela bakoitzaren barruan, «Emaitzak» erlaitzean, ikasle bakoitzak ikerketa bakoitzean, kasu bakoitzean eta guztira eskuratutako puntuazioa eta kalifikazioa kontsultatu eta esportatu daiteke. Orain, zure ikasleek kasu bakoitzean 10 punturen gainean eskuratutako batez besteko kalifikazioa ikus dezakezu.

recurso_separadorestrella_tatum

Liburuen katalogoa ere dezente aldatu da! Atal honetara sartzeko, zabaldu menu nagusia eta egin klik «Liburuak» erlaitzean; nabigatzailean beste erlaitz bat irekiko da, eta Ta-tumen argitalpenen funts osoa ikusi ahal izango duzu.

 

Ordenatu emaitzak

Badakigu zail samarra izan daitekeela irakurgaiak aukeratzea. Hori dela eta, liburuen katalogoan agertzen diren emaitzak ordenatzeko aukera jarri dugu. Alfabetikoki antola ditzakezu (A-Z edo Z-A), edo plataforman gehien irakurritakoak edo azkenekoz gehitu dituztenak lehendabizi ikus ditzakezu.

 

recurso_separadorestrella_tatum

Baliabideak dituzten liburuak

Ta-tumen dauden izenburu gehienek kasu bat dute (Kasuen liburutegian). Hau da, sarrera bat dute, eta irakurri aurretik, bitartean eta ondoren egiteko jarduera batzuk. Katalogoko liburu batzuek ez dute kasurik, baina horrek ez du esan nahi egin ezin dugunik. Kasu bat sortzeko eska dezakezu «Botoa eman» botoia erabiliz; liburu bakoitzaren fitxan topatuko duzu botoi hori.

recurso_separadorestrella_tatum

Baliabideak dituzten liburuak

Lehen irakurleentzako gaztelaniaz lau bilduma gehitu ditugu. Piktogramak dituzte, errazago irakurtzeko Los casos de Sherlock Tópez eta Cuentos del viejo roble. Gainera, gure irakurgai batzuek lokuzio osoak dituzte. Baliabide hori eskuragarri dago haurrentzako gaztelaniazko liburu batzuetan eta ingelesezko gure liburu guztietan.

Ezaugarri horiek dituzten izenburuen bila bazabiltza, erabili «Baliabideak» iragazkia, topatzeko. Gogoratu plataforman kasuren bat duten irakurgaiak aurkitzea ahalbidetzen dizula «jarduerekin» aukerak.

recurso_separadorestrella_tatum

Tipografia gehiago, irisgarritasun handiagoa

Dakizun moduan, liburu bakoitzaren itxura pertsonalizatzeko aukera ematen du Ta-tumen irakurketa interfazeak. Bi tipografia berri gehitu ditugu, dislexia duten ikasleek edo letra larrietan irakurtzea nahiago dutenek errazago irakurri ahal izateko. Liburu digitalen itxura nola alda dezakezun azaltzen dizugu artikulu honetan.

recurso_separadorestrella_tatum

Inprimatu albistea eta kasu bakoitzaren dominak

tablon-mailing_IBAI

Aspaldi gaitu genuen «Bilaketa» ataleko albistea, kasu bakoitzaren sarrera gisa balio duena, inprimatzeko aukera. Orain dominak ere inprima ditzakezu, hau da, kasu bakoitzaren sariak. Hala, ikasleei fisikoki eman diezazkiekezu, plataforman lortzen dituztenean.

recurso_separadorestrella_tatum

Lagunduko dizugu!

Plataformaren barruan eskuragarri duzu laguntza tresna bat. Bertan, bideotutorialak, prestakuntzen grabaketak, gure blogerako sarbidea eta laguntza formulario bat topa ditzakezu. Artikulu honetan xehetasunez kontatuko dizugu nola funtzionatzen duen.

Ba al zenekien berritasun hauetako asko zu bezalako irakasleen iradokizunak direla? Gustura jasoko genituzke zure iruzkinak, iritziak, ideiak… Idatzi, eta aintzat hartuko ditugu!