Ezagutu Ta-tumen zain dituzun bilduma guztiak!

09-12-2022

Sakonean ezagutzen al duzu Ta-tum liburutegia? Zaletasun eta adin guztietarako liburuak ditu! Euskarazko liburuetatik ibilbide txiki bat prestatu dugu, gomendatutako adinaren arabera ordenatuta, zure ikasleentzat ondoen egokitzen dena aukera dezazun. Etorri nahi duzu gurekin? 

Badakizu Ta-tumen liburu batzuek oraindik ez dutela kasurik. Hemendik aurrera, kasu horietakoren bat sor dezagun eskatu ahal izango duzu. Nola? Oso erraza: erabili liburutegian ikusiko duzun «Bozkatu» botoia eta bidal iezaguzu iradokizuna, arretaz entzungo dugu!

 

Paper Txoriak, Sail Gorria (+6)

 

Sail honetako irakurketak sei urtetik aurrera gomendatuta daude eta komunikaziorako gaitasuna, sentsibilitate artistikoa eta espiritu kritikoa garatzea lantzen dute.

Ta-tumen, Paper Txoriak Sail Gorriko liburu interesgarriak topatuko dituzu. Ahots ozenez edo isilean irakurri ahal izango dituzu, talde handian edo banaka. Gai unibertsalen inguruko ikuspegi dibertigarriak dituzte, eta txikienei irakurketaren mundu magikoa erakutsiko diete.

recurso_separadorestrella_tatum

Matxinsalto (8-10)

8 urtetik aurrerako irakurleentzat pentsatutako eta antolatutako bilduma da. Liburu laburrak, irakurterrazak eta ilustrazio ugariz hornitutakoak dira.

recurso_separadorestrella_tatum

Paper Txoriak Sail Urdina (+8)

 

Ta-tum liburutegiak dagoeneko apalategi birtualean zortzi urtetik aurrerako irakurleentzat gomendatutako liburuak ditu. Irakurle independenteentzako istorio erakargarriak dira, eta barre egitera, txundituta uztera eta galderak egitera bultzatzen dute. Ezinbestekoak dira ikastetxe askotako irakurketa planetan.

recurso_separadorestrella_tatum

Avante eskola (+8)

 

Bilduma hau Avante detektibe eskolan girotuta dago, eta pentsarazteko igarkizunak planteatzen ditu. Baina aldi berean, abentura asko eta asko ere bai.

Trilogia honetako izenburuak hauek dira: Billinghurst gazteluaren kasu bitxia, Farrell etxeko mamu-gertaerak eta Nolan uharteko agerpen sinestezinak. Axel, Zinca, Helena, Oto, Ciro eta Aristide dira istorio harrigarri hauen protagonistak. Detektibe hauetako bakoitzak bere gaitasuna du, eta haien indargune nagusia taldean lan egitea da. Elkarrekin, Nautilus taldea osatzen dute!

Hiru nobela dituzu gaztelaniaz, katalanez, euskaraz eta ingelesez.

recurso_separadorestrella_tatum

Gaztetxo! (+10)

Bilduma hau 10 urtetik aurrerako gaztetxoei zuzenduta dago. Euskal idazle eta marrazkilarien lanak aurkituko dituzu bertan eta gaiak anitzak: misterioa, abenturak, gaur eguneko gai sozialak, umorea, beldurra…

recurso_separadorestrella_tatum

Paper Txoriak, Sail Berdea (+10)

 

Paper Txoriak Sail Berdean irakurle zorrotzenentzako testu aukeraketa biltzen da. Saila 10 urtetik aurrera dago gomendatuta. Irakurleek bizitza osoan inguruan izango dituzten gaiei buruzko ikuspegi garaikide eta probokatzaileak, ikasgelan hausnarketak eta eztabaidak egiteko baliagarriak.

recurso_separadorestrella_tatum

Zonbigunea (+10)

Gure bizitzako bidea argitu beharreko enigmaz gainezka dago, tranpa eta arriskuz josita, alegiazko munstroz beteta, baina baita benetako munstroz beteta ere. Zorionez, gure artean izaki horien aurka borroka egiten duen jende aditua dago, gizateria desagertzea eragozteko gai dena. Aditu horiek gabe, gureak egin du. horren adibidea da ZA Koadrila. Mundua errealitate horretatik at bizi da, baina zu jada jakinaren gainean zaude. Beste dimentsio batean sartu berri zara: Zonbigunean. Kontuz, bertan harrapatuta gera zaitezke eta.

Sartu hemen azken liburuei buruz gehiago jakiteko.

recurso_separadorestrella_tatum

Oriol Arlote (+10)

Bilduma honetako protagonista Oriol da, hamaika urteko mutikoa, eta hirian bizi dituen abenturak kontatzen dira, hurbiletik eta umore kutsuarekin. Helburuak lortzea ez da beti erraza izaten, ahalegin handia eskatzen du… baita gauzak pentsatuta egitea ere, eta ez ero-eroan. Bilduma honek bultzatzen du zailtasunen aurrean, jarrera positiboa izatea, bizkorra eta originala izatea, arazoei irtenbidea bilatzeko. 

Sartu hemen azken liburuei buruz gehiago jakiteko. 

recurso_separadorestrella_tatum

Ekin (+12)

12 urtetik aurrerako irakurleentzat pentsatutako bilduma da. Euskal idazleen lanak aurkituko dituzu bertan eta gaiak aukeran: maitasuna, misterioa, abentura, gaur eguneko gai sozialak, umorea, beldurra…

recurso_separadorestrella_tatum

Ameslari (+12, +14)

 

Bilduma honetako liburuak 12 edo 14 urtetik aurrerako ikasleentzat gomendatuta dago. Irakurgaiak gai ugariren ingurukoak dira, eta balioei buruz hausnartzera bultzatzen dute. Horrez gain, egungo gizarteko arazoen inguruan ikasleak kontzientziatzen laguntzen dute.

recurso_separadorestrella_tatum

Bozkatu! Interesatzen zaizkizun kasu berriei adi gaude.

Gainera, artikuluaren hasieran aurreratu dizugun moduan, albiste handia dugu. Orain inoiz baino gehiago entzungo zaitugu! Ta-tum liburutegiko liburu guztiek ez dutenez kasua garatuta, botoi bat sortu dugu proposamen didaktikoa zer irakurgairen inguruan egitea gustatuko litzaizukeen jakiteko.

 

«Bozkatu» botoia oraindik kasurik ez duten liburuetan soilik dago. Arretaz begiratuko diegu bozketei eta gure esfortzuak irakasleek lehentasunezkotzat jotzen dituzuen irakurketetara bideratuko ditugu. Zuen bozketen zain geratuko gara!