conoce ta-tum

Ta-tumen aurkezpena

31-07-2023

Ez al duzu oraindik ondo ezagutzen Ta-tum? Jakin nahi al duzu nola sartu plataformara eta barruan zer duzun zain?

Ezagutu doako webinar honekin Ángela Hernández Domingoren, Ta-tumeko, Project Manageraren, eskutik.

 

ponente Ángela

 

Hizlaria: Ángela Hernández Domingo, Ta-tumeko Project Managerra, aholkulari pedagogikoa, DBHko eta Batxilergoko irakaslea, eta 1. eta 2. mailetako Google trebatzaile ziurtatua.

Hizkuntza: gaztelania

Iraupena: 45 min

 

 

 

 

Gaztelaniaz izango den lehen saio honetan, gure hizlariak Ta-tumeko narratiba aurkeztuko dizu. Liburu bakoitza detektibeek (zuen ikasleek) argitu beharko duten kasu misteriotsu bihurtzen duen gamifikazioko proposamen berritzailea da Ta-tum.

Lehenengo, Ángelak Ta-tumen sartzen erakutsiko dizu pausoz pauso. Webgunetik hasita, plataforma osoan zehar bisita gidatua egingo du. Bertan, interfazea eta aukera guztiak azalduko ditu irakasle erabiltzaile profiletik, zuretzat inolako sekreturik egon ez dadin. Bestalde, appa erakutsiko dizu. Edozein gailu mugikorretatik sartu ahal izango zara liburutegira horrekin.

Horrez gain, irakasleentzat eskuragarri dauden baliabide gehiago izango duzu. Horietako bi dira Estra, estra! Newsletterra, berritasun guztiak jaso ahal izateko, edo Ta-tum kafetegia bloga, irakurketetarako gomendioak, elkarrizketak eta askoz ere gauza gehiago topatu ahal izateko. Baina ez hori bakarrik; izan ere, plataformaren erabilerarekin lotuta pausoz pauso gidatu ahal izateko bideotutorial ugari izango dituzu erabilgarri.

Eta horiek ez galtzeko, parte hartu ahal izateko data hauek izango dituzu. Izena emateko, egin klik gustukoen duzun datan. Mezu bat jasoko duzu webinarrera sartu ahal izateko estekarekin. Ez pentsatu bi aldiz eta eman izena!!
 
Ikusi bideoa
 
Webinarrera edozein gailu eta tokitatik izango duzu sarbidea, gure hizlariaren hitzak zuzenean entzuteko.

Amaitutakoan, saioaren grabaziora sartu eta nahi bezainbeste aldiz ikusi ahal izango duzu.