Novedades Inglés

‘Eyes of Midnight’ dagoeneko Ta-tumen bizi da

09-09-2021

Antonio Lorentek ilustratutako Daniel Hernández Chambersen trilogia fantastikoa itzuli dute dagoeneko ingelesera eta Ta-tum liburutegian topatuko dugu. Gaztelaniazko izena Ojos de medianoche da eta eleberriek nerabeak liluratzeko osagai guztiak dituzte: epika, magia eta, zorigaiztoak zorigaizto, amore sekula ematen ez duen protagonista bat.

Oraingoz, lehen bi liburuak daude irakurgai. Ez al dituzu oraindik ezagutzen? Hemen duzu haien aurkezpena! Presta zaitez Erdi Aroko lurralde magikoan barneratzeko…

 

The Ones with No Shadows

The ones with no shadows

Creyk gurasoak galdu ditu. Biztanleen artean sarraskia eragin duen izurritea dela eta bizi dituen doluaren eta atsekabearen erdi-erdian, osabarekin batera bizitzera joateko Nalcar haranerantz abiatu da. Patuak, ordea, imajinatu ere ezin duen etorkizuna du beretzat gordeta eta dena eman beharko du bere herria salbatzeko.

 

The Land of Giants

The Land of Giants

Bigarren zati honetan, gure heroi gazteak kasualitatez bere eskuetaraino iritsi zen objektu magiko bat zaindu beharko du. Besteak beste, izaki magiko bat bihurtuko da bere bidaide, baina, aldi berean, itzal bitxi bat izango du oso gertu atzetik zelatan.

Eyes of Midnight liburuek goi mailako fantasiara ezin hobeto gerturatzen gaituzte. Elementu mitikoak eta ongiaren arteko borroka basatia topatuko ditugu magia eta maitasunarekin uztartuta. Iparraldeko argiei jarraituz materia ilunaren sekretua bilatu edo Erdialdeko Lurraldean zehar ibili direnei ere asko gustatuko zaien saga da. 

Daniel Hernández Chambers gaur egungo gazte literaturako egile esanguratsuenetako bat da. 2012an Everesten Leer es Vivir saria eskuratu zuen, 2016an Ala Delta (haur literatura) eta 2017an Alandar saria (gazte literatura). 2018an Vila d’Ibi Haurrentzako Narratibako XXXVII Lehiaketa irabazi zuen. Haurrentzako zein gazteentzako liburuak argitaratu ditu Edelvivesekin. Eyes of Midnight zentzu guzti-guztietan fantasian oinarrituta dagoen bere lanera gerturatzeko aukera bikaina da.

Antonio Lorente ilustratzailea eta sortzailea da. Bere lanak Espainiako Liburutegi Nazionalean, Londreseko eta Erromako Tower 47 eta 291Est galerietan (hurrenez hurren) hainbat hiritan egon da ikusgai: Paris, Las Vegas, Mexiko DF eta New York, adibidez. Honako hauek ditu Edelvivesen argitaratuta: Genios, Peter Pan eta Ana la de Tejas Verdes.