
Dagoeneko Ta-tumen dira ‘Cuentos del viejo roble’! liburuak!
Ta-tum liburutegiko funtsa handitu dugu, detektibeak Edelvivesen bilduma maiteeneetako batean has daitezen: Cuentos del viejo roble.
Animaliak protagonista dituzten sei istorio labur baina itzel hauek bizikidetzaren zailtasunak islatzen dituzte eta lehen irakurleei erakusten diete arazo asko gaindi daitezkeela ulermena, errespetua, tolerantzia eta antzeko beste balio batzuk nagusitzen direnean.
Bikainak dira bost urtetik aurrerako umeentzat, hizkera ulerterrazean baitaude idatzita, letra lotuarekin, eta piktograma koloretsuak eta zainduak dituzte. Liburu horietan, Ta-tum liburutegian topatuko dituzun beste batzuetan ez bezala, ezin da tipografia aldatu. Gainera, bakoitzak piktogramen glosario bat du.
Albin untxia; Curro kastorea; Micaela igela edo Camila iguana abentura guztiak partekatzeko irrikaz daude! Irakurzaletasuna garatzen hasteko eta lehen irakurraldiak egiteko bilduma ezin hobea da. Pentsatu al duzu dagoeneko non eta nola irakurriko duzuen bilduma hau: gelan, ozen, etxean, lotara joan aurretik, edozein leku eta unetan? Animatu zure ikasleen gurasoak elkarrekin, familian, irakur dezaten.
Eta, gainera, ikasleei irakurritakoari buruzko jarduerak eginez erronka egin nahi badiezu, liburu horiekin lotutako zure kasuak gara ditzazun animatzen zaitugu. Artikulu honetan kontatzen dizugu nola sor dezakezun neurri-neurriko kasua.
Orain, bilduma ezagutzen duzunez, gustatuko al litzaizuke liburu horiei buruzko kasuak izatea, zure irakurle txikiekin erabili ahal izateko? Kontaguzu, oharrak hartuko ditugu! Laster gaituko dugu «Kasua eskatu» aukera, oraindik proposamen didaktiko hori falta duten liburuetarako.
Albin, untxi ausarta
Curro, kastore langilea
Curro beti ari da lan eta lan, inoiz ez du denborarik inorekin egoteko. Egun batean, arriskuan jarriko da eta animalia guztiek lagunduko diote. Kastorea ohartuko da zein garrantzitsua den gainerakoekin egotea!
Micaela, igel barregarria
Basoko animaliek diote Micaela ez dela polita. Baina gertatzen den gauza bakarra da igela dela. Igela benetako heroi bihurtuko da otsoaren hatzaparretatik animalia txikiak salbatzean.
Camila, iguana atzerritarra
Camila iguana berozalea da. Oso pozik bizi da basoko animaliekin… udazkena iritsi arte. Agian bere lagunek, sorbeltzen laguntzarekin, eguzki bila emigratzen lagunduko diote?
Margarita, mika diruzalea
Rómulo, otso bakartia
Rómulo bakarrik hazitako otso txiki bat da, eta bizilagunak beldurraraziz bizi izan da beti. Saldo batek haiekin joateko gonbidapena egingo dio, baina ez du nahi. Geroago ohartuko da partekatzea zein garrantzitsua den eta haien bila joango da, elkarrekin bizitzaz gozatzeko.
Rocío Antón (Aranda de Duero, 1964) eta Lola Núñez (Madrid, 1961) ) lagunak dira, haur eta gazteentzako liburuen egile emankorrak eta tandem literario arrakastatsua osatzen dute duela hogeitasei urtetik. Asteburu batzuetan, helduentzat eta txikientzat ipuinak kontatzen dituzte eta biek elkarrekin idatzi dute Cuentos del viejo roble bilduma. Bilduma hauek ere idatzi dituzte: Buenos de cuento eta Malos de Cuento, baita Los casos de Sherlock Tópez, sator detektibe ezagunaren bilduma ere.
Paz Rodero (Salamanca, 1957) ilustratzailea, animatzailea, idazlea eta Zuzenbidean lizentziatua da. Ehunka liburu ilustratu ditu eta argitalpen proiektuak, ilustraziokoak eta diseinu grafikokoak garatzen ditu, baita joko eta bideo hezitzaileak ere, Espainian nahiz Europako, Asiako eta Amerikako argitaletxeentzat.