Bi ‘webinar’ Xurxo Cobelasekin

Bi ‘webinar’ Xurxo Cobelasekin: ikasi zure kasuak editatzen eta sortzen

23-02-2022

Espero dugu oso erabilgarriak izango zaizkizula Ta-tumeko kasuak. Maila bat igo nahi duzu? Bi webinar proposatzen dizkizugu, Xurxo Cobelasen eskutik, zure kasuak sortzen, lehendik daudenak editatzen eta zure ikerketak konfiguratzen ikas dezazun. 

Saioek ikuspegi praktikoa dute. Haietan, zure baliabideak pausoz pauso nola konfiguratu ikusiko duzu. Helburua da, adibideak hartuta, ta-tumi ahalik eta etekin handiena ateratzen laguntzea, gero zuri gehien interesatzen zaizkizun irakurketetara eta curriculum edukietara aplika dezazun. 

Webinar interesgarri hauekin bat egin dezazun gonbidatzen zaitugu, eta gozatuko duzula espero dugu!

Xurxo Cobelas

 

Hizlaria: Xurxo Cobelas Lehen Hezkuntzako irakaslea da, eta aholkulari didaktikoa, ikastetxeei teknologia berriekin laguntzen aditua. iEscolaren sortzaile eta jabekidea

Hizkuntza: gaztelania

Iraupena: 50 minutu saio bakoitzeko

 

 

Editatu zure kasuak Ta-tumen diziplina arteko edukiak lantzeko

Osteguna, martxoak 24 18:00 h

Webinar honetan, Ta-tumen eskuragarri dauden kasuen eta liburuen katalogoaren bidez irakurketa lantzeaz gain, kasuak editatzeko tresna nola aprobetxa dezakezun ikusiko duzu, diziplina arteko ikuspegiarekin. Irakurketak abiapuntu gisa hartuta, pertsonalizatu lehendik dauden kasuak eta sortu zure ikerketak gelan ematen dituzun irakasgaietako curriculum edukiak lantzeko.

Ta-tum liburutegiko liburu bat hautatuta, liburu horri lotutako kasua konfiguratzen ikasiko duzu, beste irakasgai batzuetan curriculum edukia sartzen, ikerketak sortzen eta emaitzak aztertzen. Xurxo adibide jakin baten oinarrituko da, baina ziur zuri kasuak pertsonalizatzeko modu eta arrazoi asko eta asko bururatuko zaizkizula! Utzi irudimena aske!

 

 

Sortu zure curriculum edukia Ta-tumen 

Asteazkena, apirilak 6 18:00 h

Webinar honetan, zure curriculum edukia prestatzeko plataforma erabiltzen ikasiko duzu. Kasu bat hutsetik nola sortu ikusiko duzu eta zure ikerketak (jarduerak) nola konfiguratu, zure ikasleak edukiak eskuratzen ari ote diren egiaztatzeko. 

Curriculum edukia da abiapuntua, horixe da kontuan hartu beharrekoa liburutegiko liburuak kontsultatzeko. Saioan zehar, zure kasua nola sortu eta nola pertsonalizatu ikusiko duzu, testua, irudia edo bideoa gehituta. Xurxok, gainera, pausoz pauso erakutsiko dizu nola prestatu zereginak eta testak ikasleei erronka egiteko eta haiek ebaluatzeko.

 

 

  • Nahi duzun webinarrean eman dezakezu izena, edo bietan!
  • Webinar bakoitzeko sarbide esteka bat jasoko duzu posta elektronikoan.
  • Edozein gailu eta tokitatik izango duzu sarbidea, gure hizlariaren hitzak zuzenean erantzun eta galderak egiteko.
  • Gainera, saio bakoitzaren ostean, grabazioa izango duzu eskuragarri, nahi beste aldiz ikusteko.